Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Nahi eta ezin

Azken aldiko bideari jarraituz larunbateko partiduan ere gogoa jarri zuten garaipena erdiesteko baina eskuetatik ihes egin zien azken laurdenean.

Partida ez zen ondo hasi erritmo geldoarekin kantxaratu ziren mutilak eta horrez gain edukitako aukerak baliatzerik ez zuten izan. Lehen laurden kaxkar baten ostean 8nako berdinketa adierazten zuen markagailuak.

Bigarren laurdenean kanpotarrek erraz jokatzen zuten eta gureak ez ziren gai defentsa txukun bat egiteko, hori gutxi balitz erasoan ez zen eraginkortasunik azaltzen. Gauzak horrela atsedenaldia iristea zen gauzarik onena, udan loreak ihintza bezala eskertu zuen taldeak.

Atsedenaldian entrenatzailearen ordez klubeko psikologoak emandako "speech "-ak bere fruituak eman zituen eta hirugarren laurdena gepardoak jarraitzen dituen gazelak bailiran atera ziren kantxara 6 minutuan 15-5eko partzial batekin markagailuan aurretik jartzea lortu zuten etxekoek. Hortik aurrera markagailua berdinduta joan zen azken bi minutuetan sartu arte.

Sabanan askotan gertatzen den moduan gepardoak duen erresistentzia baliatuz bere helburua betetzen du eta gazelak bere garra artean bukatzen du azken unean. Hori gertatu zitzaion taldeari, azken unera arte borrokatu zuen baino ez ziren gai izan garaipena erdiesteko.

Hurrengo larunbatean beste aukera bat izango dute garaipenaren zaporea dastatzeko. Animo mutilak!!!

menu
menu