Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Senior neskak beraien bidea eraikitzen

TAKE Aralar Kirolakek 40-36 menderatu zuen Donosti Dolphins taldea, igoera faseko bostgarren garaipena lortuz.

Laugarrengo aldiz Donostiko Dolphins taldea aurpegiratzen zuten gure senior neskek. Etxean jokatutako norgehiagoketan garaipena Tolosarrentzat izan da, eta Donostian jokatutakoan Donostiarrentzat, beraz TAKEkoek joera aldatzeko ideiarekin bidaiatzen zuten. Asteburu honetan, Ainhoa, Amaia Iraola eta Alaitz ziren deialditik kanpo. Eskertzekoa bere lesio luzean zehar, Ainhoa erakusten ari den jarrera, beti partiduetara etortzen eta entrenamenduetara gerturatzen, detaile hauek balio handia dute. Animo Ainhoa!

Laster antzeman zuen taldeak, larunbatekoa ez zela izango disfrutatzeko norgehiagoka. Donostiarrek ondo defenditzen dute, jokalari handiak eta beteranoz betetako taldea da, eta inoiz ez da erraza beraien aurka jokoa garatzea, beraz pazientzia eta borrokatzeko gogoa erakusten zuen taldea izango zen garaile kasu honetan.

Nahiz eta lehen saskiratzeak Tolosarrentzat izan, azkar eman zioten buelta markagailuari etxekoek, hiruko marratik asmatuz batez ere. Lehen laurdenaren amaieran 5-9 Donostiarren alde. Baino zorionez, bigarren laurdenean TAKEtarren minutu onenak ikusi ziren. Baloia azkar mugitzen hasi ziren, eta honi esker, jaurtiketa egoera garbiak aurkitzen zituzten taldekideek, gainera, jaurtiketa hauetan asmatzen hasi ziren gure neskak, beraz dena errazagoa zen. Aipatzekoa azken boladan hirukoetan erakusten ari diren konfiantza, segi berdin neskak! Laurden honetan Maddi, Lore eta Martak lortu zuten hirukoa, eta markagailua 25-19koa urdinen alde atsedenaldira. Marta inoiz baino zehatzago egon zen larunbat honetan, hirukoa hiru bider lortuz, guztira 15 punturaino joanda, lan handia dudik gabe.

Bigarrengo zatia ordea ez zen horren ikusgarria izan, taldeak argi zuen defentsan zegoela garaipena, eta horretan hobeto arituz, markagailuko abantaila kontrolpean izan zuten denbora osoz, baino agian, erasoko aldea zertxobait ahaztuta utzi genuen, alderdi honetan, gauzek ez baitzuten nahi bezala funtzionatu. Baloia alde batetik bestera eramateko arazoak zituen taldeak, eta paseen kalitatea asko jaitsi zen, eta gauza hauek nabaritu egiten dira. Zorionez, defentsako lan gogorrarekin jarraitu zuten gure neskek, eta honi esker, garaipena ez zen arriskuan egon inoiz. Bukaeran Dolphins-ekoek markagailua estutzea lortu zuten, baino garaipena merezimendu osoz Tolosarrentzat. Bukaerako emaitza 40-36 izanik.

Gure senior neskek beraien bide onarekin jarraitzen dute beraz 2017 honetan. Aipatzekoa igoera fase honetan, irabazi beharreko norgehiagoka guztietan garaipena lortu izana, eta besteetan partidua lehiatzea lortzea bukaeraino, aurkaria zein den axola gabe. Azkenaldian hiruko marratik erakusten ari diren maila aipatzen dugu, eta beti ere sartutako puntuetaz gogoratzen gara, baino hauek ez dira lortzen taldekideak pase on bat ez badigu ematen, taldekidearen mugimendu batek ez badigu hutsune bat sortzen, edo taldeko pibotek ez badute errebotea ixten. Laburbilduz, Talde lana ez badago, eta talde lan hau da bide hau eraikitzeko aukera ematen ari dena gure senior neskei. Jarraitu berdin!

Orain inauterietan pentsatzera, txarangetan gure indarra landu, eguna eta gaua dela gure erresistentzia neurtu, mozorroekin gure adimena garatu, eta orokorrean, gozatzeko gogoak erakutsi. Hemen ere garaile izango gara!

Inauterietatik bueltan, Luberri A izango du aurkari taldeak. Denboraldi osoan partidurik galdu ez duen taldea. Ez dirudi aurkari aproposa inauteriak eta gero aurkitzeko, baino saiatu, saiatuko gea! Donostiarrek kalitate oso handiko taldea dira, igoera postua irabazteko faboritoak, eta urte oso bat galdu gabe igarotzeko gai dira.

Edo ez…

1, 2, 3… TAKE!!!

menu
menu