Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

ASTEROKO LANAREN SARIA

62-42ko emaitza lortu zuten joan den larunbatean Take Txindokikoek.

Bigarren aldiz BKL Izal Aldanondoren aurka jokatu zuten, baina oraingo honetan etxean. Aurrekoan 2 punturengatik irabazi zuten eta parekatsu egongo zela pentsatzen zuten.
Lehenengo zatian, beraien iragarpenak bete ziren eta 9-8 amaitu zuten. Erasoan sekulako presaz jolastu zuten eta horrek erabaki txarrak hartzera bultzatu zituen. Defentsan berandu erreakzionatzen zuten eta kontraerasoetan jaso zituzten puntu guztiak.

Bigarren zatian, arazo horiek guztiak konpontzeko izugarri ahalegindu ziren. Erasoan hutsuneak bilatzen zituzten eta saskiratze errazak lortu zituzten. Defentsan, presioan baloi asko lapurtu zituzten eta 22 puntu lortu zituzten zati horretan bakarrik.

Presioan oso ondo konpontzen zirela erakutsi zuten, baina banakako defentsan ahultasun asko dituztela konturatu ziren. Ez zuten aktibo defenditzen eta aurkariak ematen zuen lehenengo botearekin erraz bukatzen zuen. Hala ere, Beasaindarrek ez zuten gogorik jartzen defentsan eta saskiratze oso errazak lortu genituen.

Egia da, neskak geroz eta hobeak direla gauza askotan eta denboran gutxian aurreratu dutela gainera. Beste alderdi batzuetan, aldiz, nahiko geldituta dabiltza eta ez doaz bat lehen aipatutako hobekuntzarekin. Hala ere, izugarrizko gogoa eta esfortzua erakusten dute entrenamendu eta partiduetan.

Orain Iñauterietaz disfrutatzea eta txarangaren atzetik ibiltzea tokatzen da.
Segi horrela neskak, ederki ari baitzarete!

menu
menu