Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Bagoaz bagoazela

Astean zehar lan bikaina egin ondoren larunbat goizean goizeko 10:30etan hasi zen Take eta Easoko neska juniorren arteko norgehiagoka.

Aurrez bazekiten talde gogor eta indartsu baten aurrean lan astuna egin beharko zutela eta pentsamendu horiek buruan izanik kantxaratu ziren gure neskak. Ideiak argiak ziren baina nolabaiteko konfiantza falta edo hanka sartzeko beldurra nabaritzen zen euren gorputzetan. Horrela lehenengo saskiraketa sartzea apur bat kosta zitzaien tolosarrei.

Behin konfidantza hartuta, horretarako saskibaloian jokatzeko dituzten dohaiak ateratzen hasi ziren gure neskak eta baita atera ere. Aurkaria ordea ez zegoen lo egoteko, tolosarren akats, tentsio jetsiera edo entretenimendu bakoitza saskiraketa batean amaitzen zuten. Horrela partidaren azken emaitza 29 eta 58 izan zen donostiarren alde.

Garbi dago bidea hau dela, entrenamenduetako sentsazio onak kantxan bizitzea eta gozatzea da hurrengo pausoa. Inork ez zuen esan erreza izango zenik. Denboraldi haserarekin alderatuz, aipagarria izan zen 3ko marratik izandako saskiraketen asmatze maila. Euren buruetan eta gaitasunetan sinetsiz, ale politak ateratzeko gai dira.

Aupa zuek!!!1,2,3..TAKE!!!

menu
menu