Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Tolosa 63- Goierri Modelos Ezguba 68

Junior mutilek kolpe gogorra jaso zuten larunbateko partiduko emaitzarekin

Junior mutilen errendimenduko taldeak, Gipuzkoako lauko finalean sartzea zuen helburu bigarren fase honetan. Lehen fasearen azken partidua zuten jokoan larunbat goizean eta emaitza, ez zen izan gure mutilek esperotakoa. Goierri, larunbat honetako aurkaria, Tolosarrak baino bi garaipen gehiagorekin kokatu da sailkapenean eta ez da lan erraza izango inondik inora beraiek harrapatzea.

Partida jokatzeko taldearen egoera ez zen onena, Unai Goyak orkatileko minez jarraitzen zuen, Beñat Altzelaik ezin izan zuen partidura agertu eta Aitor Vitoria ez zen agertu. Gauzak horrela, 8 jokalarirekin aurre egin behar izan zion taldeak Goierriri. Ea azkar sendatzen zaren Unai, behar zaitugu eta!

Partida ondo antzera hasi zen Tolosarrentzat emaitzari dagokionez, erasoan antolatuta jokatu zuten eta defentsako lana kaskar xamarra izan bazen ere, aurkariek jaurtiketa erraz asko huts egin zituztenez, ez zituzten puntuak pilatzen eta gure mutilak markagailuan aurretik ziren. Bigarren laurdenean, ez zen defentsako lana hobetu baina aurrean asmatzen jarraitu zuten gure mutilek eta horrela, atsedenaldira abantaila txiki batekin iristea lortu zuten. Ordurako gainera, identifikatua zuten Goierritarren erasoko arma nagusia. Blokeo zuzena eta jarraipena. Hori geratuz gero, partida Tolosarrena izango zela zirudien.

Lehen zatiaren amaieran, Ekainek iztarrean harturiko golpe bat medio, partida jokatzeari uko egin behar izan zion. Ordurarte, puntu mordoa saskiratuak zituen Ekainek eta aurrean taldearen erreferentea zen. Taldeak ordea, erasoan ondo erantzun zuen. Aukera onak bilatzen zituzten eta ez zuten presa berezirik saskia erasotzeko. Hori bai, edozein abantaila handitzeko ezinbestekoa den baldintza alde batera utzi zuten: saskiratzeak ez jasotzea. Aurkariek min ematen jarraitu zuten, 1x1ean etengabe alde eginez eta blokeo zuzena jokatuz.

Erasoan puntu iturria agortu zitzaienean Tolosarrei, amaitu zen partidua. Konturatzerako aurkariak 8 puntu aurretik jarri ziren. Orduan ordea, Josuren bi hiruko eta Mikelen hiruko batekin, 9 puntu jarraian sartu eta taldea puntu bat goitik jarri zen. Izaera eta irabazteko kemena ikusi ziren zelaian eta hori oso pozgarria da! Aurkarien jokalari arriskutsuak identifikatzeko arazoak izan zituen taldeak azken minutuetan eta defentsako hutsek aurkariei partidua irabazten lagundu zien.

Sekulako pena taldekide guztientzat.

Bukatzeko, aipatu erasoan Xabi eta Iñigoren aportazioa. Beste behin, taldeari asko eman diezaioketela erakutsi zuten, atzeko lanean zertxobait gogorrago aritzea falta zaigu akaso! Hori lortzeko bidean egotea espero dugu!

menu
menu