Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Ezustekotik gertu

TAKE Aralar Kirolakek garaipena gertu izan zuen, Luberri A-ren aurka Donostian jokatutako norgehiagokan.

Erronka ederra pasatako larunbatean senior neskena. Liderra den, eta denboraldi osoan galdu gabe mantentzen den Luberri A taldea aurpegiratu behar zuten, etxetik kanpo, eta inauterien ondoren. Konbinazio beldurgarria dudarik gabe, baino kasu hauetan beti esaten ohi den bezala, galtzeko gutxi eta irabazteko asko.

Ideia horrekin bidaiatzen zuen ba taldeak, kasu honetan, Ainhoa (bere buelta gertu dago), Amaia Iraola, Alaitz eta Miren Fernandez-en bajekin. Ea zortea daukagun eta Miren-ena ez den ezer larria, Animo!! Partidua aurretik, zereginak argi zituen taldeak, beraien jokalari arriskutsuenak gertu zaindu, eta erasoan akatsak minimizatu eta beldurrik gabe hartu uztaiaren bidea.

Helburuak ondo betetzen hasi ziren TAKEtarrak, defentsak gogorrak ziren, eta erasoan ikusitako jokoa urteko onenetarikoa zen. Baloia azkar mugituz eta eskuzabalak izanez aurkitzen baitzituzten saskiratzeak gure neskek. Tamalez, aurkariaren presioak min asko egin zion taldeari, Donostiarrei saskiratze errez batzuk oparituz. Honi esker, atsedenaldira abantaila etxekoentzat zen, baino soilik 2 punturengatik, 28-26 hain zuzen ere. Kantxan ikusten ari zen berdintasunaren erakusgarri.

Hirugarren laurdenak ildo beretik jarraitu zuen, defentsak gogorrak ziren, eta bi taldeek arazoak zituzten saskiratzeak lortzeko, norgehiagoka intentsua eta fisikoa, gure neskek gustukoa duten horietakoa. Tolosarrek markagailuan gertu jarraitzen zuten, eta Luberrikoak, aurten egoera honetara ohituta ez daudela, urduri jartzen hasiak ziren. Berdintasuna hirugarren laurden honetan, eta markagailua 39-37 azken hamar minutuen faltan.

TAKEkoek emozioz gainezka aurpegiratzen zuten azken laurden hau, ezusteko handia burutzeko gai zirela ikusita. Borrokak latza izaten jarraitzen zuen, eta bi minuturen faltan Tolosarrak puntu batera zeuden markagailuan! Baino hemen bukatu zen abentura, etxekoek bi saskiratze jarraian lortu baitzituzten, eta Tolosarrak ez ziren gai izan berriro norgehiagoka estutzeko. Bukaerako emaitza 51-44. Bukaeran, beraien presioa, eta kalitatezko jokalariek norgehiagoka erabaki zuten. Aipatzekoa, bigarren zati osoan Luberriko 3 jokalarik soilik lortu zituztela puntuak, Tolosarren aldean ordea 8! Harro sentitzeko datu bat, talde bat bezala funtzionatzen dutenaren erakusgarri baita. Talde izaera hori izango da aurten eta etorkizunean arrakasta emango diguna.

Beste behin, aurkaria edozein dela, nor baino nor aritzeko gai direla erakutsi zuten gure senior neskek. Igoera fase honetan garaipenak garesti daude, baino larunbatekoak, garaipen asko baino gehiago balio du. Zorionak eta bide berdinetik jarraitzera ekipo!

Datorren larunbatean, Astigarragako Mundarro aurpegiratuko du taldeak, aspaldiko partez Usabalen jokatuz. Lehen itzulian garaipena Astigarragako neskentzat izan zen, eta hauek ligan laugarren postuan daude gaur egun, baino ez daukagu zalantzarik gureek beraien aukerak izango dituztela hontan ere. Aurten gure senior neska taldea ikusteko azkenetako aukera, animatu eta lagundu taldea zure presentziarekin! Ikuskizuna ziurtatuta dago.

Aupa neskak! Eta 1, 2, 3… TAKE!!!

menu
menu