Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Konfidantzaren indarra

Orbelak hirugarren garaipena jarraian erdietsi zuen Cafes Aitona taldearen aurka.

Lehen itzulian jasotako jipoirik handiena talde honen aurka izan zen eta mutilak gogoz ziren partida Hartan gertatutakoa istripu bat izan zela argi uzteko, baina gauzak uste baino okerrago hasi ziren tolosarrentzat. Lehen minututik intentsitate gabe ikusten zen taldea eta saskiaren aurrean oraindik inoiz ikusi gabe geunden gertakari bat suertatu zen. Tolosarrak ez ziren gai izan puntu bakar bat bera ere sartzeko, ikusiak ikusita 0-8ko emaitza izan zen laurdenaren amaieran.

Bigarren laurdenean hasi zen partidua eurentzat, ez ziren eroso sentitzen kantxan baina saskiari begira bazirudien berriz ere bidea zein zen topatu zutela. Nahiz eta erasoan bidea topatu defentsako lanean ez zeuden batere kontzentratuak eta aurkariak erraz saskiratzen zuen, horrela atsedenaldian 7 puntuko desabantaila zuten tolosarrek.

Lehen zatia ikusita aldapan gora zuten garaipena etxekoek eta zerbait gehiago egiteko asmoz kantxaratu ziren bigarren zatian, gauzak horrela taldeko kapitainak taldea bere gain hartu eta nola edo hala partida irabazi beharra zegoela erabaki zuen, "todos para uno y uno para todos" kasu honetan "uno para todos" gehiago izan zen, hala ere ez da ahaztu behar talde lan eskerga batek lagunduta eduki zuela kapitainak bere mailarik hoberena erakusteko aukera.

Azken laurdenera partida berdinduta iritsi zen, baina sentsazioak beste batzuk ziren, taldeak konfidantza transmititzen zuen eta kantxan lan bikaina ikusten zen. Laurden txukun baten ostean 5 puntuko abantailarekin amaitu zuten partida tolosarrek.

Aste honetan ostiralez jokatuko dute bigarren sailkatuaren aurka, ea posible duten bide berdinetik jarraitu eta laugarrena segidan etxeratzea. Animo ekipo!!

menu
menu