Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Oria elektrizitateak garaipena lortu du

Partida osoan zehar lan txukuna egiteari atera zioten etekina gure junior mutilek

Azken partida irabazi eta 3 aste ziren TAKE ELECTRICIDAD ORIA partidarik jolastu gabe zela. Eskerrak azken emaitza garaipenarekin amaitu eta gozo puntu hori genuela ezpainetan.

Ordutegia berezia zen, arratsaldeko zortziretan jolastea egokitzen zen. Bagenuen beldur, ordu horretarako loak eragin eta erne egotea kostatuko litzaigukeenik, baina ez zen hórrela izan.

Hasieratik oso partida serioa egin zuen taldeak. Beti izan zen aurretik eta sekula ez zion bizkarrik eman partidari. Zerbait aurpegiratu behar balitz, galdutako baloi kopurua litzateke, baina jarrera erasokorraz eta defentsako intentsitate onaz, akats hauen garrantzia mugatzea lortu zuen.

Amaieran, 12 puntuko aldeaz gain, lana ondo egin izanaren kutsuaz geratu zen taldea eta gaueko ospakizuna arrazoitu izanaren poza.

1, 2, 3…..TAKE!!!!

Aupa mutilak, lanean jarraitzea!!!

menu
menu