Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Aralar kirolak 47- TAKE Uzturre 40

Kadete nesken arteko derbian, Aralar kirolak taldekoak nagusitu ziren

Joan etorriko lehen fasearekin amaitzeko, TAKEko Uzturre taldearen aurkako derbia genuen larunbatean. Urtean zehar entrenamenduetan gurekin egon diren Garazi, Zuriñe eta Maria partiduan izan ziren, eskertzekoa nesken laguntza.

Hasiera hasieratik gure nesken urduritasuna nabaria zen, beste partiduetan beroketako lehen minututik izandako kontzentrazioa ez baitzen ikusten. Lehen laurdenean neskak aurkariaren aurrean kikildu egin ziren, orain arteko jokoa ez zen inon ikusten. Bigarren laurdenean egoera zertxobait aldatu zen, borrokatzeko gogoa agertzen hasi zen.

Beroketatik bueltan Aiorak egindako defentsa on bati esker baloia lapurtu eta saskiratzea lortu zuen. Jarraian, hurrengo erasoan, Iratxek hirukoa! Baina hau ez zen bere hiruko bakarra izan, laurden berdinean beste hiruko bat saskiratu zuen! Azken emaitza 47-40 izan zen.

Partiduko gauza negatiboa, Olaiaren lesioa… Ea laster sendatzen den! Orokorrean harro ez egoteko partidua izan zen, baino alde positibotik begiratuta, etorkizunean izango ditugun partidu zailagoei aurre egiteko ikasketa gisa har dezakegu larunbateko partidu hau.

Orain igoera fasea borrokatzea dagokigu, beraz gogor eta gogoz entrenatzera neskak!

1, 2, 3…TAKE!

menu
menu