Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Amaiera gazi-gozoa denboraldiari

TAKE Uzturrekoek denboraldi amaiera honetako gosea eta jokoa berretsi zituzten larunbatean

Larunbat goizean jolasten zuten kadete neskek fase honetako azken partida. Aurkaria beste TAKEtar talde bat, TAKE Aralar Kirolak. Hauek partidurik galdu gabe zetozen baina gure neskak gose handiarekin etorri ziren hauei galtzea zer den erakusteko.

Ixiarrek ireki zuen partiduko markagailua gure alde. Lan bikaina egiten ari ziren eta lehen laurdenaren amaieran partziala guretzat izan zen, 7-13. Bigarren lauredenean hasi ziren gauzak zailtzen guretzat. Jarraian joan ziren bi jokaldietan bi jokalarik min hartu zuten (Paula eta Nerea A.). Honek taldearen animoa eta energia jetsi zituen. Lehen zatiaren amaierako emaitza 21-24.

Bigarren zatia oso zaila izan zen denentzat. Gure jokalariak nekaturik, deskantsu faltan eta gainera beste taldeko kide bat ere min harturik. Hau ez zen izan arazo eta bi taldeeek amaiera bikaina eman zien partiduari. Bukaerako emaitza 47-40 aurkarien alde.

Amaiera gozoa eman ziela esan dezakegu sentsazio onekin amaitu zutelako partidua. Gazia, aldiz, 2 lesionatu izan genituelako eta garaipenak eskuetatik alde egin zigulako. Animo asko gure 2 jokalariei eta kantxan ahal den azkarren ikustea espero dugu berriro ere.

menu
menu