Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

SINISTU, BORROKATU ETA LORTUTAKO GARAIPENA

TAKE Oria elektrizitatea taldeak Ordiziarrak garaitu zituen jarrera onari esker

Gogo handiz hartu zuen Take Electricidad Oriak Ordizia taldea. Joaneko partidan 2 puntuko aldeaz bakarrik galdu zuen eta oraindik ere arantza harek irauten zuen.

Hirugarren aldiz ikusten zuten elkar bi taldeek eta aurrekoetan gertatu bezala, oso parekatua izan zen partidaren joana. Honen erakusle, laurden bakoitzean emandako emaitzak (13-14, 9-11; 18-17 eta 20-14). Joko bizia eta akatsak behin eta berriz ematen ziren.

Detaile txikiek edo despisteek eragin handia izan zezaketen partida amaierako emaitzan eta une oro erne egotea eskatzen zuen.

Bi taldeek euren defentsetan aldaketak sartu zituzten, kontraerasoak atera eta errebotearen garrantziaz jakitun, borroka garbiak sortu zituzten uztai azpian.

Amaieran, etxeko taldea 4 puntuko abantailaz gailendu eta averagea alde izatea lortu zuen.

Datorren astean, Lezoko Oiarsoren aurka jokatuko dute gure mutilek, berriz ere joaneko 2 puntuko aldea iraultzeko asmoz.

1, 2, 3….TAKE!!!

menu
menu