Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Puntu bat atzetik oraindik

TAKE Aralar Kirolak ez zen gai izan BeraBera Gros inoiz menperatzeko, eta 47-39 galtzen bukatu zuen.

Ligan bigarren doan BeraBera Gros taldea aurpegiratzea egokitzen zitzaien asteburu honetan TAKEko senior neskei, beraz, argi zuten gure jokalariek irteera ez zela batere erraza izango. Baino lehen itzulian jokatutako partidu itzelak, eta denboraldi osoan zehar taldea erakusten ari den progresioak, esperantzaz bete zuen taldea.

Gogotsu bidaiatzen zuten ba gure neskek, kasu honetan Amaia Iraola, Maria eta Miren Fernandez zirela baja.

Baino laster eman zuten Donostiarrek lehen kolpea, 8-2ko partziala norgehiagokaren lehen bi minutuetan, eta ideiak errepasatzeko beharra. Lehen zaplada hau eta gero, zertxobait esnatu ziren gure neskak, eta partiduan sartzea lortu zuten behintzat. Hala ere, lehen laurden honetan, etxekoak nabarmen izan ziren nagusi, 15-7ko markagailu bat lortuz. Ez da ohikoa izan denboraldi honetan, baino laurden osoan falta bakarra egin zuten TAKEkoek, beharrezkoa den intentsitatea gabe defenditu zutenaren erakusgarri, eta horrela BeraBera bezalako taldeei ez zaie irabazten.

Zorionez, azkar erreakzionatu zuten Tolosarrek, eta bigarren laurdena bigatik irabaztea lortu zuten, atsedenaldira markagailua 25-19an utziz. Denbora asko beraz egoerari buelta emateko, eta gogoak ere.

Bigarren zatian hobeto sartu ziren gure neskak, lehen erasoan Kris-ek lortutako hirukoak taldea bultzatzen zuen, eta minutu hauetan Donostiarrak ez ziren gehiago izan. Orain bai, borroka parekoa ikusten zen kantxan, bi taldeak nor baino nor borrokatuz, batez ere defentsako lanetan. Tolosarrak orain bai gogortasuna erakusten zuten, eta Donostiarrek 2-3 zona ondo landuta dutela erakusten zuten. Azken laurdeneko hasieran Lorek eta Anak lortutako saskiratzeak taldea soilik puntu batera ipintzen zuen, jokalariak garaipenean sinisten zuten momentu hortan, baino hurrengo 5 minutuetan saskiratzerik ez zuen lortu taldeak, garaipen aukerak bertan behera utziz.

Bukaerako emaitza 47-39 BeraBera-koen alde. Merezitako garaipena, partidu osoa aurretik joan baitziren. Hala ere, azken 30 minutuetan markagailua 32-32 izan zen, erakutsiz gure neskak talde indartsu hauen aurka lehiatzetik gertu daudela. Oraindik pauso bat falta zaigu hauei irabazten hasteko, baino edozeinen aurka lehiatzeko pausoa argi eta garbi eman dute aurten gure senior neskek. Dena den, ez zen larunbat honetakoa sentsazio hobeak utzi zituen partidua, errotazioek ez zuten beste batzuetan bezala funtzionatu, agian jokalari batzuk aukera gutxiekin utziz, eta aldi berean, naiz eta norgehiagoka borrokatu, taldearen maila ez zen beste kasuetan bezalakoa izan.

Egun onak edukitzeko, ez hain onak ere eduki behar dira, eta aurten lehenengoak bigarrenak baino askoz ugariagoak izan dira, beraz animo neskak, eta zalantzarik gabe bide berdinetik jarraitzera!

Asteburu honetan bi partidu jarraian, ostiralean atzeratutako norgehiagoka Summa Aldapetaren aurka (Usabalen jokatuko dena 20:15etan, aukera polita gure nesken mailaz disfrutatzeko!) eta larunbatean Oiarso bisitatzera. Egurra eta garaipen bikoitzaren bila!

Aupa neskak! Eta 1, 2, 3… TAKE!!!

menu
menu