Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Lauko finalera bidean, aurrerapausoa

TAKE Tolosako junior mutilek azken asteetako dinamika ona berretsi zuten larunbatean

Aurtengo partidarik gogorrenetako baten itzulerakoa jokatu zuten gure mutilek pasa den igandean Usabalen. Joaneko partidak, emaitzaz gain, oso sentsazio txarrak utzi zizkion taldeari. Sailkapenean postu bat aurrerago zihoan taldea izaki, hil ala biziko partida zen lauko finalera sailkatzeko borrokan.

Partidaren garrantziaren jakitun, oso serio zelairatu ziren gure mutilak. Azken aldian, ondo barneratuta dute defentsako lanak eta konstantziak emaitza onak ematen dituela eta honetan murgiltzeko asmoa erakutsi zuten hasiera hasieratik. Horretaz gain, erasoan kontraerasoen bitartez eta Ekainen pare bat hirukok lagunduta, taldeak erasoan ere eroso ziharduen. Lehen laurdenean, 21-7 gure mutilak aurretik.

Buruz buruko defentsaren aurka nahiko eroso aritu ziren gure mutilak. Hortik aurrera ordea, zonakako defentsa erasotu beharra izan zuten partida guztian zehar. Honek, partidaren erritmoa zerbait moteltzea ekarri zuen, atzeko lana alde batera utzi zen momentu batzuetan baina erasoan Xabi Mendizabalek sarturiko 7 punturi eta taldeko lanari esker aurkariak ez ziren gehiegi gerturatu markagailuan. Eskerrak atsedenaldia iritsi zen. 35-24.

Hirugarren laurdenaren hasierak partidua ez ezik, puntu aldea irabazteko asmoa ere bazutela erakutsi zuten Tolosarrek eta 7-0eko partzial batekin 42-24 markagailuan.

Hemendik aurrera, gorabeheratsua izan zen partida. Gure mutilek urduritasun keinu batzuk burutzen zituzten eta epailearekin eta euren buruarekin haserre ez zuten partida erabat ixtea lortzen. Horren erakusgarri, laugarren laurdenean jasotako 0-11ko partziala. Aurkariak 8 puntura gerturatu ziren 5 minutu faltan eta puntu aldea arriskuan jarri. Ekainek berriz ere 7 puntu sartu zituen jarraian eta honekin batera, balantza gure aldera.

Arreta osteguneko partiduan jarri beharra dago orain. Añorga izango dute aurkari, partidak irabazi ez arren emaitza oso justuak izaten ari den talde bat! Kontuz ibili beharko da beraz!

Eutsi mutilek!

menu
menu