Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Lehiatzen ikasten pixkanaka

Junior neskek Hondarribiaren aurkako partida ez zuten behar bezala lehiatu

Lehiatzea. Aurkaria baino puntu gehiago sartzea, edo aurkariak baino puntu gutxiago jasotzea. Finean, irabaztea. Hori zen gure neskek igandean zuten helburua. Parean, Hondarribia taldea.

Irabazteko ordea, zelaira atera eta zenbait ekintza modu egokian burutu behar dira. Igandean jokaturiko partiduan, zonakako defentsa txukun bat egitea zen ezinbestekoa partida lehiatzeko. Eta helburu hau ez zen lortu. Normalean, batak bestea dakar eta gehienetan, batak bestearengan eragina dauka. Irabazi nahiak askotan, ekintzak era batera edo bestera egitea dakar. Aurten entrenatzaileek, irabazi beharra zegoela esan duten aldiro, berau lortzeko beharrezkoak ziren ekintzak ez dira behar bezala aurrera eraman. Desagertu egin dira irribarreak jokalarien aurpegietatik eta indeferentzia sentsazioa eman du taldeak. Kasualitatea? Nork daki.

Emaitza kaskarragoak izanagatik ez da ezer pasatzen, talde giroa eta entrenamenduetako gozamena ez dira desagertuko. Horrek ordea, ez du esan nahi irabazteari uko egin behar zaionik. Norberak merezi duen hori hartu behar du bizitzan ez diote eskura ematen. Bada denbora bat merezi dugun horri kosk egitea falta zaigula.

Baloiak eskuetatik alde egitea, baloiaren defendatzaileari ez laguntzea, jaurtiketak presaka egitea, hori ahoa irekitzea da. Badakigu, hortzak estutzea falta zaigu beraz.

Segi gozatzen!

menu
menu