Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Panelfisa TAKEkoak final laurdenetara

Erdipurdiko partida jokatu arren, helburua lortu zuten kadete neskek

Larunbat honetan Arri BKL Aguirre Kirolak genuen aurkari, jada ezagutzen genuen taldea zen, aurreko larunbatean talde honen aurka jokatu baikenuen. Oraingoan ere zazpi jokalarirekin kantxaratu ginen, eskertzekoa Olaiaren laguntza aulkitik.

Lehen laurdena nahiko parekatsua izan zen, 12-8ko partzialarekin. Bigarren laurdenean, aldiz, erritmoa, gogoa eta borrokatzeko nahia desagertu zen. Egoera hori markagailuan ikusi zen. Atsedenaldian 15-19, tolosarrak galtzen.

Hirugarren eta laugarren zatiak, puntuen aldetik antzekoak izan ziren, 16-11 eta 15-11 partzialekin. Azken emaitza, 46-41.

Alde positiboetako bat, final laurdenetara sailkatzea izan zen. Baina hobetu beharreko gauzetan oinarritu behar gara; errebotea itxiz, erasoan agresiboak izanez eta defentsan inor baino gehiago saiatuz.

Aipatzekoa da falta askoko partidua izan zela, pixkanaka eskuak goran mantentzen ikasi behar dugu, jokalari gutxiko taldea gara, beraz falta “tontoak” ez egitea komeni da.

Orain gogor entrenatzera eta disfrutatzera!

Aupa neskak! 1, 2, 3…TAKE!

menu
menu