Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Talde lan sendo batean oinarritutako garaipena

TAKE Aralar Kirolak senior neskek 30-55 irabazi zuten Errenteriako Oiarso taldearen aurka, partidu oso serio bat jokatuz.

Gogotsu bidaiatzen zuen taldeak larunbat honetan Errenteria aldera, jokatutako azken norgehiagokak ez zituen sentsazio onenak utzi taldean, nahiz eta porrota talde oso indartsu baten aurka etorri, eta puntu gutxiengatik izan, jokoa ez zen egokiena izan. Taldea denboraldi osoan zehar progresio argia erakusten ari da, igoera fase hontako bigarren itzulian, lehen itzulian lortutako emaitzak hobetzen ari da aurkari guztiekin, azkeneko norgehiagoka hau iritxi arte, beraz hura anekdota besterik ez zela izan erakutsi nahi zuten jokalariek. Helburu bikoitza beraz, garaipena alde batetik, eta sentsazioak berreskuratzea bestetik. Biak bete zituzten gure neskek.

Aurrean Oiarso taldea, kasu honetan 5 junior jokalarirekin eta aurpegi berri ugariekin aurkezten zena. TAKEkoen kasuan ordea, Maddi, Ainhoa, Miren Fernandez eta Amaia Uranga ziren baja. Aldagelak kantxara itsatsita zeuden, beraz aldatu eta segituan gogor berotzera sartu zen taldea. Norgehiagoka hasi, eta azkar erakutsi zuten Tolosarrek zertara etorri ziren Errenteriara, lehen saskiratzea TAKEkoentzat izan zen, eta markagailuan lidergoa ia ez zuten askatu 40 minutuetan. Hala ere, lenen bi laurdenetan etxekoek lan polita burutu zuten, defentsan gogor arituz eta erasoan beraien jokalarien altuera aprobetxatuz. Atsedenaldira 16-23 Tolosarrentzat.

Atsedenaldiaren ondoren ikusi ziren minutu onenak gure nesken aldetik, jokatutako lehen jokaldiak animoak eman balizkie bezala, minutu hauetan erasoan izugarrizko konfiantza erakutsi zuten TAKEtarrek, erasoan baloia azkar mugitzen zen, eta erabakiak ere azkar hartzen ziren, horrela, saskira bidea aurkitzea beti izaten da errazagoa. Atsedenaldia eta ondorengo lehen 7 minutuetan partziala 3-12koa Tolosarrentzat. Gainera, laurdena ixteko Lorek iskineko hiruko ederra lortzen zuen, jokatutako partidu serioari saria. Erantzukizun handia zuen Lorek larunbat honetan, eta ondo baino hobeto erantzun zion honi, baloia zentzuz mugituz eta ia oparirik gabe, etorkizunerako jokalaria dagoela erakutsiz, zorionak!

Azken laurdenak ez zuen historia handirik izan, baino gure neskek joko ederra erakusten jarraitu zuten, indarrak ez ziren bukatzen eta taldeak korri egiteko gaitasun handia duela erakutsi zuen. Iratik serio hartu zuen bere “alero” papera, eta hirukoa ere saskiratzen zuen, Alaitzek inbidia edo zuen, eta beste bat saskiratzen zuen jarraian. Azken minuturarte jarraitu zuten jokalariek lanean, eta bukaerako emaitza 30-55ekoa TAKE Aralar Kirolak-en alde.

Aipatu jokalari guztiek lortu zutela puntuak saskiratzea, gure ligan eta talde hain luzea izanda, ezohiko datua, talde bat bezala jokatu zutenaren erakusgarri. Eta lehen esan dugun bezala, larunbat honetan erakutsitako jokoa, eta jarrera, eredugarria. Zorionak ekipo! Badirudi, norgehiagoka horrela irabazteak kamiseta berrien saria ekarri zuela taldera. Merezita.

Orain, aste santua, eta 29an azkeneko jardunaldia, norgehiagoka benetan ikusgarria medio. Taldeak laugarren postua jokatuko du Ostadar talde gogorraren aurka. Tamalez, aurten laugarren postuak ez du Final Four-erako txartela ematen (lehengo aldiz, gure ligako lehen hirurek soilik izango dute sari hori), baino horrek ez dio inongo meriturik kentzen azken jardunaldian egoera honetan aurkitzeari. Norgehiagoka irabazi ezkero, laugarren postuan bukatuko du liga taldeak, eta azken partidu hori etxean, eta talde indartsu baten aurka, disfrutatzeko egoera dudarik gabe. Ez da erreza izango, baino neska talde honek merezi du urtea ondo bukatzea.

Horretarako taldeak lan gogor egiten jarraituko du hiru aste hauetan, denboraldi osoan zehar bezala hain zuzen ere. Aupa ekipo, denboraldiaren azken zatiaz gozatzera!

1, 2, 3… TAKE!!!

menu
menu