Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Redline Mekanika TAKE, EBA ligan mantentzera!

TAKE-ko senior mutilen lehen taldeak, etxean, eta ligako azken jardunaldian jokatuko du EBA ligan plaza mantentzeko azken aukera.

Ez da denboraldi erraza izan gure EBAko senior mutilentzat, baino hasieratik argi zeukan taldeak, aurtengoa denboraldi gogorra izango zela. Udaran baja ugari izan zituzten TAKE-koek, Telmo eta Josuk beraien bidea jarraitzen zuten, Lander Gipuzkoa basket-eko abentura bizitzera joan zen, eta Goar-ek bere jokalari etapari amaiera ematen zion. Guzti hori, aurkari askok taldeak diruaren bidez eraikitzen dituzten liga batean.

Zailtasunak beraz ugariak, baino Tolosan zeuden jokalari eta entrenatzaileen gogoa eta sinesmena ere nabaria. Gauzak horrela, denboraldi hasiera gogorra izan zen Tolosarrentzat, partiduetan lehiatzea ere kosta egiten zitzaion taldeari, eta porrotak bata bestearen atzetik iristen ziren. Lehen itzuliaren amaieran garaipen bat, eta 12 partida galduta.

Beste edozeinek besoak jaitsi, eta denboraldia bukatzera itxoingo zuen, baino ez jokalari hauek. Aste bat bestearen ondoren taldeak ondo entrenatzen jarraitzen zuen, jakinda bere buruarekin lasai egoteko bide bakarra, amaieraino duzun guztia ematea dela, eta inoiz ere ez, esperantza galdu gabe. Honi esker, eta pronostiko guztien aurka, garaipenak iristen hasi ziren, eta orain dela 2 hilabete ezinezko ametsa zirudiena, errealitate bihurtu da denboraldi amaiera honetan. Azken jardunaldira, kategoria mantentzeko aukerekin iristea.

Egundoko marka talde honek lortutakoa, Jon eta Beñat Azaldegik eman duten aurrerapausoa ikusgarria erantzukizun aldetik, askotan taldea bizkarrera botaz, Karim-ek erasoan hartutako garrantzia, Ander Salas-ek erakutsi duen izaera, Mikel Basterrak emandako maila izugarria, Kaietengan denbora ez dela pasatzen dirudi, Trastaren lan ikaragarria, Elusen hirukoak eta Miguelen inteligentzia kantxan, Julen eta More beti agertu dira prest borrokatzeko, Ibaiei lesioek utzi diotenean bere maila erakusten, Merinok erasoan ausardia erakutsi duen momentuak, Iki-ren aportazioa, Ekain eta Josuk junior bezala eman duten laguntza handia eta Markel eta Julenek lagundu dutena entrenamenduetan. Guztion denboraldia aipatzekoa da, gutxik esango zuten denboraldi hasieran, azken jardunaldian egoera honetan aurkituko zela taldea.

Ez da erraza izango, aurrean Universidad De Valladolid talde indartsua, lehen itzulian 30 gora irabazi zigun taldea izango baitugu. Baina orduko Redline Mekanika TAKE taldea, eta gaurkoa ez dira berdinak.

Tolosarrak irabaztera behartuta daude, aldi berean ordea, Arrasatek galdu beharko du, eta honetaz gain maiatzaren 21ean Estelak bere igoera lortzea itxaron beharko lukete Tolosarrek. Baino hori ez da garrantzitsuena, denboraldi honi merezi duen amaiera ona ematea baizik!

Ezin ahaztu Usabaleko afizioak lagundutako guztia, ekipoa beste bat da zaletuen laguntza atzean duenean, eta izandako zailtasun guztiak ere, aurten hauek ez diote bizkarra eman taldeari inoiz. Hemendik azken laguntza bat eskatzen zaizue guztioi! Datorren larunbatean 19:00tan Usabalen partidu handia, norgehiagokaren aurretik ere jokalariek zaletu guztien laguntza eskertuko dute, denon artean EBA-ko ametsa bizirik mantentzeko!

Aupa TAKE!!!

menu
menu