Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Senior neskek ezin denboraldia garaipen batekin bukatu

TAKE Aralar Kirolakek 50-56 galdu zuen Lasarteko Ostadar-en aurka, joan eta etorriko norgehiagoka baten ostean.

Gogotsu aurpegiratzen zuten gure senior neskek azken jardunaldia. Laugarren postuarengatik borrokatzea, etxean, aurkari polita eta ohikoa dena baino zaletu gehiagoren aurrean jokatzeak, taldea motibatuta zeukan, eta guzti horren gainetik, denboraldiari amaiera ona emateko gogoak. Kasu honetan, Amaia Uranga, Itxaso eta Miren Fernandez izan ziren deialditik kanpo, eskertzekoa aulkian edukitzea beraien laguntza partidua hasi aurretik ere.

Ondo hasi zen norgehiagoka Tolosarrentzat, Martak hiruko batekin irekitzen zuen markagailua etxekoentzat, eta erasoko joko biziari esker, markagailuan nagusi ziren TAKEtarrak. 15-12 lehen laurdenaren amaieran. Bigarren laurdenean gauza paretsu jarraitzen zuen, baino Ostadarreko 10 zenbakidun jokalariak, eta beraien erasoko aldaratzeak, abantaila ematen zien Lasarteko neskei. 23-24 atsedenaldira eta dena erabakitzeko bigarren zatian.

Denboraldi honetan hainbestetan gertatu izan ohi dan bezala, atsedenalditik irteera ezin hobea izan zen Tolosarren aldetik, zeinu oso positiboa hau. Martak 6 puntu jarraien lortzen zituen, Nereak eta Mirenek jaurtiketa libretik gehitzen zuten, eta Kris-en hiruko batek, 12-5eko partziala ixten zuen. 35-29 markagailuan eta sentsazio positiboak. Baino partidua hausteko aukera ez zuen aprobetxatu taldeak, eta Ostadar-ekoak berriro gerturatzen ziren hirugarren laurdeneko bukaeran. 37-34 etxekoen alde eta 10 minutu jokatzear.

Partidua ezin politago zegoen, bi taldeek nork baino nor borrokatzen zuten, eta 5 minutu faltan, bazirudien balantza TAKEko nesken alde makurtuko zela 45-41eko markagailua ikusita. Baino azken minutu horietan, Lasartekoek izan ziren nagusi, 3 hiruko azken 5 minutu horietan, eta 5-15eko partziala norgehiagoka erabakitzeko. Pena handia eta agian zigor handiegia 40 minutuetan ikusitakoa eta gero. Baino aurkariak ondo jokatu zituen bere indarrak, erasoko aldaratzea, eta hirukoak alegia. Norgehiagoka guztian zehar ardura ziren bi atal horiek Tolosarrentzat, jakinda aldaratzea ez ixtea akats larria dela, eta hiruko jaurtiketak defenditzera ez iritsiz gero, azkenen sartuko zirela. Aitzakiarik gabe zuzendu beharreko detaileak, biak gogo gauza baitira, errebotean borrokatzeko gogoa eta jaurtiketa guztietara iristeko esfortzua derrigorrezkoak izango dira goi mailan lehiatu nahi ezkero.

Baino azken emaitza horrek, ezin du estali aurretik egindako lan ona, eta batez ere burututako denboraldia. Taldeak 5. Postuan bukatzen du igoera fasea 9-9ko balantze batekin. Aurrera pausoa nabaria izan da, eta zoriontzekoa da dudarik gabe. Bide honekin jarraitzea besterik ez dago. Datorren asteetan lanen jarraitzea eta egongo da denbora denboraldiaren hausnarketa egiteko.

Eguna bukatzeko, taldeak afari eta gau paregabea igaro zuen, giro ezin hobea, sagardo asko, argazki eta bideo ugari eta anekdota dexente ere. Intxaurrak irekitzeko modu desberdinak daudela ikasi genuen, kotxeetan sartzeko ere alegia! Igandeko ajea ere ikusgarria, argazkiak bidaltzen hasi ziren heinean handitu zena. Horrela ospatzen dira denboraldi amaierak!

Esan bezala, zoriontzeko denboraldia, beraz zorionak guztioi! Orain hilabete bat aurretik, lanen jarraitzeko, aurrera bide hau gelditu ez dadin!

Aupa neskak! Eta 1, 2, 3… TAKE!!!

menu
menu