Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Sentsazio eskaseko partidua.

Sentsazioak berreskuratzera joan ziren partidura TAKE Orbela taldekoak baina nahiz eta emaitza txukuna atera lortutako sentsazioek ez zuten asebete inor.

Igande goizean jokatzen zen partida eta euria ari zuen, hori gutxi bazen kiroldegiz nahastu ziren eta behar ez zen lekura joan ziren partida jokatzera. Gauzak horrela, denbora oso justuarekin iritsi ziren kiroldegira. Dida batean berotu eta partiduari ekin zioten, ez zen gaizki hasi gauza eta lehen laurdena amaitzerako 8 puntuko abantaila zen markagailuan.

Behin abantaila hartuta une oro markagailuan aurretik izan ziren tolosarrak eta nahiz eta joko ikusgarririk ez egin erraz lortu zuten garaipena.

Hurrengo astean beste partida izango dute jaitsierako lauko finalera sentsazio onekin iristeko, nahiz eta zaila izan ziur duten guztia emango dutela maila mantentzako.

menu
menu