Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Take belate txiki 59 - Goierri txiki 52

Luzapenez beteriko partidua

Larunbat goizean Goierritarren aurka jokatzea suertatu zitzaien taketarrei Usabal Kiroldegiko beheko kantxan. Betiko ordutegia izan arren, lo atera ziren partidua jokatzera, defentsan despistatuta zeuden eta atake txukunak egin izan arren ez zuten saskiraketetan amaitzea lortzen, ondorioz , 4 -17 ko lehen laurdena egin zuten.

Bigarren laurdenean berriz, gureen jarrera erabat aldatu zen, saskibaloian bazekitela jokatzen erakutsi nahi zuten eta bai defentsan bai atakean intentsitatea igo zuten. Oso laurden ona egin zuten gureek eta honen erakusle markagailua izan zen 22 - 10 eko laurdena egin zuten.

Hirugarren laurdenean ere, bigarren laurdeneko intentsitate berarekin atera ziren kantxara jokatzera TAKEtarrak. Defentsa bikaina egin zuten, eta markagailuan aurretik jartzea lortu zuten.

Laugarren laurdena ondo hasi izan arren, urduritasunaren ondorioz atake kaxkarrak egiten hasi ziren, 5 segunduko atakeak egin zituzten, tiro kaxkarrak egiten eta aukeraketa onak egin gabe. Ondorioz Goierritarrek markagailuan berdintzea lortu zuten eta prorrogan sartu ziren.

Luzapenean ere TAKEtarren urduritasuna nabari zen, baina urduritasunari aurre egin eta atake onak egiten hasi ziren, baina ez zen nahikoa izan eta prorrogan ere berdinketa egon zen.

Bigarren luzapena hasi zenean, TAKEtarrak nekatuta egon arren intentsitatea igo zuten eta prorroga oso txukuna egin zuten. Ondorioz partidua irabaztea lortu zuten 59-52ko emaitzarekin.

Datorren asteburuan berriz ere Goierritarren aurka jokatzea suertatzen zaie TAKEtarrei. Oraingoan Goierrin izango da, Igandeko 16:00etan.

Animo mutilak!! 1,2,3 Take!!

menu
menu