Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Orbela tabernak garaipena lortu ez arren sentsazio onekin amaitu du liga.

DKS talde indartsuaren aurka jokatzea suertatu zitzaion azken jardunaldian eta sentsazio onak utzi ditu jaitsierako lauko finalerako.

Partidua txukun hasi zuten mutilek intentsitate handiarekin eta aurkaria lehen minututik gogor hartuz. Gauzak horrela markagailuan parekotasuna zen hasiera hasieratik. Lehen laurdena 2 puntuko desabantailarekin amaitu zen eta ikusten zen taldeak zerbait erakutsi nahi zuela.

Hurrengo bi laurdenek ere bide beretik jarraitu zuten, atzean lan bikaina egiten eta aurrean ahal zuten guztia ematen ari ziren, baina aurkaria ere ez zen beso motza eta abantaila txikia bazen ere hirugarren laurdenaren amaieran aurretik ziren DKS-koak.

Azken laurdenean ordea gauzak zertxobait aldatu ziren, defentsan ordura arteko defentsa gogorrarekin jarraitzen zuten baina saskiari begira erabateko itsutzea izan zuten mutilek eta 7. minutura arte ez ziren punturik sartzeko gai izan, gehienbat baloi galduen arloan izan zuten akatsik handiena.

Nahiz eta galdu taldeak adierazi zuen oraindik baduela zerbait esateko maila honetan eta garesti salduko duela garaipena datorren larunbateko partiduan. 1,2,3,… TAKE.

menu
menu