Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Azken norgehiagoka iritsi zen Take Electricidad Oriarentzat ere.

Urteko jarrera laburbilduko lukeen partida izan zen asteburukoa

Donostiako Aiete auzoan jolasten duen Atletiko Sn Sn taldearen etxera gerturatu behar izan zen talde tolosarra. Aurrean, multzoko goikaldean dagoen aurkaria, gauzak txukun eginez. Partidarako, azkenik osatu ezinik geratu den Ander Balerdiren baja zuen taldeak.

Partida oso bizi hasi zen eta bi taldeak euren jokoa ezarri nahian hasi ziren. Tolosarren aldetik, Jon Ander Zabalak oso lan ona egin zuen, laurden osoko puntu guztiak gauzatuz.

Bigarren laurdenean, txakalaldi luze baten ondoren, taldea 4 puntu egiteko gauza izan zen eta honenbestez zaila zegoen partidan mantentzea. Donostiarrek erregulartasun handiz jokatzen dute eta laurden bakoitzean sartutako puntu kopurua oso parekatua zen, 13-15 puntu lortuaz. Erregulartasunean azaltzen zen alde honen islada markagailuan isladatzen zen (26-13).

Partidaren bigarren zatian, nekeak ere bere agerraldia egin zuen eta gero eta gehiago ziren gaizki hartutako erabakiak. Aldea salbagaitza bazen ere, taldeak erakutsitako jarrera oso desberdina izan zen.

Partidaren amaieran, donostiarrek argi utzi zuten sailkapeneko goikalpean zergatik dauden (62-32). Harritzekoa da maila honetako talde batek, sailkapen hobeagoa lortu ez izana ligako lehen zatian.

Idazten duen honek, denboraldiko azken kronika baliatu nahiko luke, denboraldiaren hausnarketa bat egin eta azken hitz batzuk luzatzeko.

Urruntasun apur batetik, ligako lehen zatia begiratuz, pena da taldeak erdiko ligaxkara sailkatzeko aukera galdu izana. Orohar, taldeak merezi duen sailkapena lortu duela uste dut, baina balio handia du taldearen multzoak nola jarraitu duen lanean, urrats handiagoak emateko asmoz. Balio handia, talde mediatiko-galaktikoek izaten duten jarraipena ez izan arren, burumakur jarraitu duelako lanean, helburuak lortu asmoz.

Eskerrik asko elkar bizitu dugun urte honengatik eta eskerrik asko beti sinistu duzuelako.

Orain atsedena hartzea tokatzen da. Datorren denboraldia ere iritsiko da eta harmailetatik ikusten zaituztedanean, indar berriekin eta ilusi berberarekin ikustea espero dut.

ESKERRIKASKO!!!

menu
menu