Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKEk JAKAra irteera antolatu du datorren astebururako

Bertara joango diren jokalarientzat gutuna prestatu du klubak

Kaixo!

Dakizuen bezala, datorren ekainak 2-3-4ean TAKEko familia asteburu pasa goaz Jacara.

​Irteera ordua, ekainak 2 ostirala, arratsaldeko 16:00etan izango da, Tolosako zezen
plazatik​ eta igandean arratsaldeko 19:00tako gutxi gora behera izango gara bueltan.

Poltsak eta motxilak prestatzeko orduan kontutan izan dezazuen, bertan burutuko ditugun
ekintzak zehazten dizkizuegu:
-Bi entrenamendu ezberdin, baina biak zelaian.
-Lagunarteko bat. Jacako edo inguruko taldeen aurka.
-Mendi irteera bat.
Norgehiagoka jokatzeko jantziak klubak eramango ditu. Beste aktibitateak egin ahal izateko
arropa eraman dezatela beraz.

EZ da beharrezkoa lo egiteko zakurik eramatea​, BAI ordea dutxatzeko xaboi eta toailak.

Jakin dezazuen, Jacako Aterpetxean pasako dugula asteburua, edozein zalantza baduzue, hau
da beraien webgunea: http://www.alberguejaca.es/

Beste zalantza edo galderarik baduzue, takesb@takesb.eus e-mailera idatzi dezakezue edo TAKE-ko kideren batekin kontaktuan jarri.

Eskerrik asko eta agur bero bat.

menu
menu