Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Easo Kopara!

Ostiralean hasiko den Easo kopan parte hartuko dute TAKEko talde batzuk.

TAKE Burruntzi erretegia, TAKE Redline mekanika Juniorrak eta Panelfisa TAKE, TAKE Redline Mekanika Kadeteak Donostian antolatuko den Easo Kopan hartuko dute parte puntako beste talde batzuen aurka, Ostiral arratsaldean hasiko da eta igandera arte partiduz beteriko asteburua izango dute. Gogor ari dira entrenatzen denboraldi hasierarako eta asteburu au aukera oso ona izango da talde hauentzako azken erretokeak emateko.

Ostiralean arratsaldeko lauetan Mikel eta Alaitzen neskak hasiko dira (Panelfisa TAKE) Lezoko polikiroldegian Easo Bankoaren aurka. Gainontzeko hiru taldeak arratsaldeko zazpiretan hasiko dira, Kadete Mutilen kasuan (Redline Mekanika TAKE) Easo Aballarri taldearen aurka, hauek ere txapelketan zehar dute aurkari bezala. Juniorretan aldiz, More eta Martian Mutilak (Take Burruntzi erretegia) Bentaberrin hasiko dute txapelketa eta aurkari zaila izango dute aurrean, Baskonia hain zuzen ere. Lehenengo jardunaldiarekin bukatzeko, junior nesketan (TAKE Redline Mekanika) Easo A izango dute aurkari Pio Baroja polikiroldegian. Esan bezala, azken hiru partidu hauek arratsaldeko zazpiretan izango dira.

Zorte on parte hartzen duten talde guztiei!

menu
menu