Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Zorretan gaude!!!

Garagardo feriaren hausnarketa

Garagardo festaren balorazioan murgilduta bagabiltza ere, TAKEko kide askorekiko zorretan garenaren sentsazioa dugu berau antolatzeko lanean aritu ginenetako denok. Ezin da hitzez deskribatu bolondres lanetan aritu ziren pertsonek sorturikoa.

Ukondoak egiten, zerbezak zerbitzatzen, muntaketa lanetan, tiketak saltzen, sukaldean jo eta su, garbiketa lanetan, eta beste hainbat lanetan aritu zinetenek sekulako indarra transmititu eta esker emozio amaigabeak sorrarazi zenituzten gutako askorengan.

Berriz ere, eskerrik asko. Garagardo festa, benetako festa bat izatea lortu zenuten eta horretarako lana gogoz eta zorrotz egin behar izan zen. Plazer handi bat izan zen lan horretan zuen bidai kide izatea.

Eskerrak emateaz gain, beharrezkotzat jotzen dugu zuei ekarpenak, kritikak, hobetzekoak… edozein motako azalpen edo eskaerak emateko aukera luzatzea. Aurreko urtetik egindako aurrera-pausoak bistan geratu badira ere, bada oraindik hobetzekorik. Beraz, ez izan beldurrik, guk beso zabalik jasoko ditugu hausnarketa guztiak; horrela datorren urtera begirako lanketa ere biribil baikenezake.

Ekarpenak egiteko, idatzi zerbezaferiatake@gmail.com helbidera.

Berriz ere, mila esker bihotz bihotzez!

Hurren arte!

menu
menu