Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Senior neskek asteburu ederra pasa dute Jacan

Aurredenboraldiari amaiera polita eman diote gure neskek, lagunen arteko partiduak, entrenamenduak, aisialdia eta konbibentzia eduki duen asteburu batekin.

Esperientzia berria bizi du gure nesken lehen taldeak aurredenboraldi honetan, lehen aldiz asteburuko irteera baten elkarrekin biziz. Jacara izan da irteera hau, eta talde egiteaz gain, lagunen arteko partiduak, entrenamenduak eta festa egiteko aukera izan du taldeak.

Tamalez, denak ezin izan gara elkartu Jacan, Amaia Iraola, eta Nerea Elosegi faltan bota ditugu, eta kanpoan dauden Miren Fernandez eta Miren Berasategi ere gertu izan dituzte taldekideek denbora oson. Ea hurrengo baten aukera duten! Ostiral atsaldean abiatu ginen kotxez, batzuk goizago eta bestek beranduago, baino denak ondo iritsiz naranjo edo cerezos edo sagarrondo etxera. Behin erosketak eginda, oilaskoa eta patatak “al dente” afaldu eta gaua etxean giro onean igaro zuen taldeak, goiz oheratuz larunbateko egun gogorra aurrean zegoela kontutan edukiz.

Larunbatean beraz goiz esnatu eta ondo gosaldu ondoren, Jacako herrira gerturatu ginen lagunen arteko triangeluar bat jokatzera. Jacako taldea eta Huescako Ramon Y Cajal taldeekin ain zuzen ere. Partiduak aberasgarriak izan ziren dudik gabe. Lehen kasuan Jacako taldea aurpegiratu genuen, eta argi geratu zan gaur egun Tolosarrak talde gehiago direla, eta zailtasun handirik gabe aurrera atera zuten norgehiagoka, hala ere gauzak ikasteko ere erabilgarria izan zen, alegia, edozein aurkariak mina egingo digula defentsan atsedenak hartu ezkero. Bigarren norgehiagoka ordea oso paretsua izan zen, bi taldeak antzeko maila erakutsi zuten, Huesca-ko neskek kalitate handiko jokalariak ziren, baino TAKEkoek taldearen indarrari esker partiduan mantentzen ziren. Azken minutuko huts egite batzuek direla eta, norgehiagoka galdu genuen. Erabilgarria izango zaigu dudarik gabe, lehiaketa hasterakoan ezingo ditugu despiste hauek eduki.

Eskertzekoa Jacako taldeak erakutsitako laguntza partidu hauek antolatzen. Ea hurrengo baten Tolosan aurkitzen garan!

Eguardian buelta etxera bazkaria prestatzera, eguraldi ona aprobetxatuz, kanpon bazkaldu genuen, eguzkiak gogor jotzen zuen, baino Leyrek ondo baino hobeto eutsi zion eta jertsea kendu gabe igaro zuen bazkaria, hoi da marka! Bazkaria bukatu baino lehen Maddi juntatu zitzaigun, eskertzekoa lana bukatu eta kotxen bakarrik bidai osoa egitea taldearekin elkartzeko!

Pixkat deskantsatu, eta atsaldean berriro kantxara, kasu honetan entrenatzera. TAKEn modan dauzkagun moldatutako ariketak direla eta, entrenoa argirik gabe egitea probatu genuen, ez dakit asko ikasi genuen, baino par batzuk bota gutxinez bai. Dutxatu eta eguneko egin beharrak ondo beteta zeudela jakinada, taldea Jaca-tik ateratzeko prestatu zan.

Nereak asko intsistitzen zuen, beraz Rodolfito baten bila jun ginen lehengo paradan, merezi zuen! Afaltzeko lekua aurkitzea ordea zailagoa izan zen, Ainhoak sekreturen bat bazeukan gordeta, eta aurkitu genuen terraza baten leku polita. Zerbitzariak mahaia prestatu guretzako, nota gozotasun osoz hartu zigun, eta orokorrean zerbitzu ezin hobea!

Taldeak parranda gaietan aurredenboraldia behar ez duela erakutsi zuen ondoren. Denak sasoien gaude arlo hortan! Ondo baino hobeto pasa genuen eta esan beharrik ez dago gozada bat dela talde baten horrelako giroa ikustea. Gaua bukatzeko tripa ondo bete eta lotara. Ze ordu izango zan? Shakespeare.

Igandea ez zan behar bezala atera, eta hurrengo urterako ikasgaia atera genuen. Bizitzan, saskibaloian bezala, gauzak inprobisatzea batzutan ez da ideia ona izaten. Baino agurtze horrek ez dio zapore onaren apurrik ere kentzen asteburuari. Esperientzia ezin hobea izan da, eta ziur gaude denboraldi izugarri baten izango denaren erakusgarri izan dela hasiera hau. Plazer bat izan da zuekin asteburua elkar banatzea; Lore, Ainhoa, Maddi, Nerea, Kris, Marta, Alaitz, Irati, Ana, Itxaso, Leyre eta Iker.

Orain lanarekin jarraitzea, laster hasiko baitugu lehiaketa! Azken urtea oso positiboa izan zen, baino talde honek gauzak oraindik hobeto egiteko duen gaitasunaz konbentzituta gaude entrenatzaileok. Neska hauek dituzten gogoak eta lanerako gaitasuna handiak dira, eta honetan oinarrituta, gogoratzeko denboraldi bat burutuko dugu. Aupa ekipo!!! 1, 2, 3... TAKE!!!

menu
menu