Kadete nesken taldeak igandean hasi zuen denboraldia

Lanean jarraituz berri onak etorriko dira

Ilusio handiarekin iritsi ginen Urretxura. Lehen norgehiagoka zela eta, neskak oso urduri zeuden. Iritsi ginenean, kantxa handian jolastuko genuela ikustean neskak segituan hasi ziren kexatzen. Kexatzeko ez zuten aukera izan, berotzen ari ginela musika jarri zigutenean.

Deskantsurarte ez zuten oso ondo jolastu eta ez zituzten puntu asko lortu. Baina azkeneko 20 minutuetan partiduari buelta eman zioten, entrenatzaileoi benetan zer dakiten erakutsiz eta burua altxatuz. Presiotik ateratzeko lana egin behar dugula argi dago! Beraz, lanera...

Azkenean 61-20 bukatu genuen, ez zen denboraldia hasteko partidurik hoberena izan baina etxean beraien aurka jolastean erakutsiko diegu benetan dakiguna eta bertararte... LANA GOGOR EGITEA!!

Nahiz eta norgehiagoka ez irabazi, Noraren urtebetetzea zenez, ospatu egin genuen eguna! ANIMO NESKAK!! 1,2,3... TAKE

menu
menu