Denboraldiko bigarren jardunaldia zegokion Take Redline Mekanika taldeko neskei.

Oraingoan Bera Bera Ulia genuen aurkari.

Eskertzekoa Sara, Naroa, Jasone eta Aioraren laguntza, baita Leirek aulkitik eman
zituen animoak ere, hurrengoan ea txalo egiteko aukera duen! Nahiz eta Uxuek eta
Saioak partidura ezin izan zuten joan beraien indarrak ere jaso genituen!

Partidua hasi baino lehenagoko beroketa oso ona izan zen, musika eta guzti genuen!
Baina partiduko lehen minutuak hobetu beharrekoak izan ziren, konzentrazio falta
agian. Pixkanaka partiduko jokoan sartzen hasi ginen, nesken gogoa eta borrokatzeko
nahia nabaria zen. Uztaila babestu eta baloia gurea izatea nahi genuela argi ikusten zen.
Kanpora zihoazen baloien bila salto egiten genuen gurea izan zedin, Maialenek
hurrengoan salto handiagoxo bat eman beharko du... Lurrean zeuden baloietara botatzen
ginen, azkenaldian Olaiak kantxako lurrak oso garbi uzten ditu...
Azken minutuetan, partidua irabazita zegoenean, taldea erlaxatu egin zen,
etorkizunerako zuzendu beharreko akatsa.

Azken emaitza 25-44 tolosarren alde. Aipatzekoa ia jokalari guztiek saskiratzea lortu
zutela, talde jokoaren erakusgarri.
Lanean jarraitzera neskak, hau da bidea!
1, 2, 3... TAKE!

menu
menu