Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Hasiera estua!

Summa aldapeta taldearen aurka ezin gaipenik erdietsi

Ostiral arratsaldean jokatu zen norgehiagoka donostian. Partida hasera zelebre xamarra izan bazen
ere, gure neskek oso parekatuta hasi zuten jokoa. Indartsu eta gogotsu kantxaratu ziren. Apurka
apurka ordea, donostiarren joko mantsoa kutsatu eta akats txiki ugariz beteriko partida bilakatu zen.

Gure neskek zentzua berreskuratu eta burua bere tokian jartzea lortu zuten, baita markagailua
berdintzea ere. Defentsa gogorra eta banakako lan saiatuak, talde lana sustatu zuen eta
markagailuan 5 puntu aurretik ipintzea lortu zuten 3.zati amaitzerako. Azkeneko laurdenean ordea,
pilak bukatuta bezala irten ziren eta hori kantxan nabaritu egin zen. Nekea, erabaki
desegokiak...faktore asko batu ziren partidak eskuetatik alde egiteko. Hala 47-48ko emaitzarekin
amaitu zen partida.

Euren aldetik, gogotsu saiatu ziren, eta hurrengo partidarako, zentzudun eta ilusio handiz hobetzeko
asmoz lanean diraute aste osoan zehar.
Aupa neskak! Pixkanaka eraikitzen da bidea!

1,2,3...TAKE!

menu
menu