Hirugarrengoan Bai!

Redline Mekanika TAKE Kadeteak lehenengo garaipena lortu zuten.

Etxean jolasteko ezohikoa den ordu batean jokatzen zuten Tolosako kadeteak. Goizeko 9etan hain zuzen ere. Aurkari, Ordizia.

Astean zehar helburu bakarra zuten Iñigo eta Eriken mutilek, defentsa eta defentsa! Beraz, partiduan nabaritu egin zen astean zehar eginiko lana. 102 puntu jaso zuten lehenengo jardunaldian eta 39 oraingoan. Hobetzeko beti dago baino bide on batetik doaztela esan daiteke.

Partiduaren inguruan, hasieratik ikusi egin zen zein talde egongo zen aurretik, Tolosarrek erasoan kalitatea dutenez saskiraketak lortzen zituzten gehiegi landu gabe, eta defentsan aipatzekoa Ordiziak 6. minutuan lortu zuela lehenengo saskiraketa. Atsedenaldira 15 puntuko abantailakin iritsiz.

Hortik aurrera gidoia berdin mantendu zen, nahiz eta kanpotarrek zonako defentsa jarri. Etxekoak duda momentu bat izan zuten baina baloia ongi mugituz aurrera atera ziren arazorik gabe. Azkeneko laurdenean Ordiziak lortu zituen saskiraketa guztiak jaurtiketa libreetan izan ziren, defentsan lan ona egin zutela adieraziz.

Bukaerako emaitza 67-39 Tolosarren alde. Hurrengo astean Iraurgiren etxera joango dira goizeko 10:45etan.

Hemendik jarraitu behar dugu mutilak, atzera begiratu gabe! Zorionak! 1 2 3 TAKE!!

menu
menu