Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Lehenengo urteko infantil mutilak estrenatu dira

Lehen garaipena iritsi zen TAKE Belate Txiki Taldearentzat

Larunbat goiza,taldeko jokalari gehienen lehen partidua saski haundietan, besteen lehen sakibaloi
partidua gure klubarekin eta nabariak ziren nerbioak, baita hauek kantxan bista arazi ere, dena ondo
egin nahi eta ezin, kosta zitzaigun ulertzea ez dagoela dena ondo egingo duen jokalaririk ez gure
mailan ezta ligarik gorenean ere. Hau ulertzerako lehen zati osoa pasata zen.

3. laurdena partidu berri bat. Aurkariak markagailuan urrun, baino horrek bost axola zigun.
Helburua bakarra zen, saskibaloiaz disfrutatzea. Eta hala izan zen, gureek gero eta gehiago
disfrutatu orduan eta hobeto jolasten zuten. Emaitza izan zena izan da, Taketarrak burua goran
bukatu zuten partida eta nahiz eta partidua Bergarara eraman jokalariek gozatu zutela zirudien.
Disfrutatzeaz ahaztu gabe eta lana gogor eginaz, garaipenak bakarrik etorriko dira! Aupa mutilak!

Hurrengo igandean ere, bergarako beste talde bat genuen aurkari, eta etxez kanpoko lehen partidua
zen gure mutilentzat. Hara iritsi ginen hamar jokalari eta guraso mordo batekin, denak gogotsu eta
ondo pasatzeko intentzioarekin. Partiduaren hasieratik erakutsi zuten jokalariek intentsitate on bat,
eta atakeko mozketa onekin eta defentsako laguntza paregabeekin markagailuan gainetik joan ginen
atsedenaldira.

Hirugarren zatiaren hasieran, despiste batzuk izan genituen eta atakean erabaki prezipitatu
batzuengatik hainbat baloi ere galdu genituen, baina berehala espabilatu zen berriz kantxako
bostkotea, eta gure jokoa berreskuratzea lortu genuen. Azkeneko zatian, nekea nabari zen, eta nahiz
eta intentsitatea pixkat jetsi genuen, partidua ondo eraman eta lehen garaipenarekin itzuli ginen
Tolosara. Lanean segi behar dugu, bide onean goaz eta! 1, 2, 3...TAKE!

menu
menu