Hasi dira errendimendu mailako infantilak

Gutxieneko aldea bi taldeen artean, Puntu bakarra!

Urriko lehen asteburuarekin batera taldearentzat denboraldiko lehen partidua, ia jokalari guztientzat lehen partidua zen errendimendu mailan. Aurrean, Askatuak haundi Gorri taldea, oso talde osatua, entrenatzaileak espero ez zituen aspektu taktikoak landuak zituena erasoan eta ondorioz defentsan landu gabeko aspektuak, hala ere, gure mutilak
moldatu ziren bigarren laurdenetik aurrera defentsan intentsitate haundiarekin 2
puntutara soilik gerturatuz atsedenaldira iristeko 2 minuturen faltan. Saski aldaketen garaian 4 puntu behetik ginen. 3. Laurdeneko bostekoak berriro arazoak izan zituen bost jokalariak batera defenditzeko eta aurrera korri egiteko, baino donostiarrak ez ziren hobeto ibili laurdena 7-5 irabaziz azken laurdena hastean soilik 2 puntu azpitik egonda. Markagailuan berdintzeko aukera izango genuen orduan, baina 2. Laurdenean sekulako
lan defentsiboa eta eraso organizatu bat aurrera eraman zituen bostekoa erdi lo kantxaratu zen eta bost minututan 0-9 partziala jaso. Azken laurdeneko lehen saskiratzea lortzean piztu ziren jokalariak, eta minutu onak itzuli ziren, baina partidua motz gelditu
zitzaien tolosarrei, azken minutuan defentsan behar bezala estutu ez eta partiduak ihes egin zigun puntu bakar batengatik; 36-37.

Gauza on asko ikusi ziren partiduan, lanarekin eta gogoz entrenatuta sapaia oso goran daukagula antzeman zen, baina alferkeriaz inori irabaziko ez diogula ere bai. Aupa mutilak, datorren partidua ere aurkari gogor baten aurrean baita, bi aste ditugu gogor entrenatzeko. 1, 2, 3 TAKE!!

menu
menu