Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Hirugarren garaipena jarraian kadeteentzat.

Taldea osatzen doan heinean emaitzak iristen ari dira.

Gogotsu iritsi ziren jokalariak partidura, aste osoan zehar egindako lan guztia kantxan erakusteko. Donostiako Easo zen aurkaria oraingo honetan.

Lehenengo laurdena parekatua izan zen, 15-15 hain zuzen ere, baina ondorego laurdenetan erakutsi zuten tolosarrek entrenamenduetan hainbeste landutako defentsa. Atakean ere baloia oso ondo mugituz aritu ziren, aukera hobena bilatuz denbora guztian.

Lan guzti honen saria emaitzan ikusi zen, 81-46 bukatu zen.

Oraindik lan asko egin beharra dago, baina pixkanaka talde sendo bat osatzen doa. Hurrengo astean deskansoa dute taketarrek, beraz bi aste dituzte aurretik beraien jokoa sendotzeko.

Bide onetik goaz mutilak! Zorionak! 1 2 3 TAKE!!!

menu
menu