Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

LANEAN JARRAITU BEHAR

Talde lana indartu behar dute Take Uzturrekoek.

Nahiz eta zubia izan, larunbatean 3. partidua jokatu zuten Take Uzturreko kadete neskek. Goiz iritsi ziren Azpeitira eta beroketa nahiko luzea egin zuten. Aurreko partiduetan lehenengo zatiak pattalak izan ziren, baina neskak hortaz konturatu eta lehenengo zati on bat egitea lortu zuten 3 behera geldituz. Kontraeraso asko egitea lortu zuten zati horretan, nahiz eta gero saskira begira ez asmatu.

2. zatitik aurrera partiduak buelta eman zuen. Azpeitiarrek kontraeraso eta saski azpiko jokoaren bitartez puntu asko sartu zituzten, errebote gehienak hartzen baitzituzten gainera. Tolosarrei defentsan elkarren artean komunikatzea falta zaie, 5en lana baita saskia defendatzea. Tolosarren erasoa oso estatikoa da eta aurkariak nahiko eroso defendatu zuen.

Lanean aritzearen saria iritsiko da, eta horretarako datorren astean gogor eta gogoz entrenatzea tokatzen da.

Aupa neskak!! 1,2,3… TAKE!!

menu
menu