Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Belateren porrota Tolosan

Joan zen larunbatean Takeko gizontxoak Urretxuko (eta printzipioz antzeko mailako) Goierri Txiki taldearen aurkako partidua izan zuten,

Unax Olano eta Julenen ausentzia zela eta esperotakoa baino jokalari gutxiagorekin aurkeztu ginen partidura. Hortaz Taketarrek
partidua irabazteko gogo handia zutela erakutsi beharko zuten norgehiagoka etxean gera
zedin, baina orain dela bi asteko Bergarako partiduan ez bezala jokalariak lokartuta sartu ziren kantxara eta aurkariak espero zena baina kalitate eta baloi mugimendu azkar baten ondorioz markagailuan aurrea artu zuten lehen laurdenean, bigarren laurdenean gauzak ez ziren asko aldatu, baloi mugimendu geldoak eta defentsako komunikazio eta errebote faltak atsedenaldira eraman gintuen.
Atsedenaldi ostean ordea pixkanaka gauzak hobera egin zuten, atakeko mozketak eta 1x1eko aukerak erabiliz, defentsako komunikazio eta errebotean lana eginez partiduari buelta emateko gai zirela erakutsi ziguten gaztetxoek; naiz eta noizbehinka akatsen bat egin normala den moduan.
Laugarren zatian desesperazioa promedio erabaki prezipitatu asko hartu ziren kontrataketan bilakatuta. Baina tira, hasierako lokuluxka, entrenamenduetako gogo eta kontzentrazio falta kontuan artuz partiduan sartzeko gai izan zirela erakutxi ziguten gazteek.

Hurrengo norgehiagoka Easoren aurka izango da Donostin. Beraz lanean gogor segi behar dugu, aupa ekipo!!!! 1, 2, 3 TAKE

menu
menu