Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Bide onetik goaz!

TAKE Orbinox taldearen garaipen garrantzitsua Donostian.

Cafes Aitona B talde donostiarraren aurka jokatu zuten partida Take Orbinox-eko neska jubenilek.
Donostian jokatu zen norgehiagoka, Paco Yoldi polikiroldegian. Nobedade ugari izan zituen partidak, Oihanek taldeari laguntzeko aukera paregabea izan zuen. Garaziren debuta ere tartean zegoen, lesio baten ondorioz, urte terdi kantxetatik kanpo igaro ondoren. Premisa baikor eta ilusio asko zeuden jokalarien baitan. Lehen minutuak zailak izan ziren, kantxan tokia aurkitu ezinik ibili ziren gure neskak baina apurka apurka, eroso jokatzen hasi ziren.

2.laurdenean, aurretik ipini ziren tolosarrak eta perla politak ikusi ahal izan ziren hainbat minututan
zehar. Atsedenaldian, zuzentzeko falta ziren akatsetan hausnartzeko aukera izan zuten.

3.laurdenean, aurkariak zonakako defentsa ipini zuen, talde tolosarra desorekatu nahian, baina ez
zen aski izan hauek urduri jartzeko. 4 saskiraketa jarraian sartu baitzituzten. Handik aurrera,
markagailuan, 10 puntuko abantailarekin jokatzeko aukera izan zuten tolosarrek.

Partidaren azken minutuetan, oraindik 10 puntuko abantaila zutenean, joko zoroa eta antolakuntzarik gabea eskaini ziguten. Esperientzien bitartez ikasten dela gauza jakina da eta hurrengorako badakite, markagailuaren arabera jokatu behar dutela. Lan bikaina neskak!! 1,2,3...TAKE!

menu
menu