Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Senior neskak garaile Donostian

Tolosarrak Askatuakeko neskak baino gehiago izan ziren partiduko lehen minututatik azkenekora.

Bigarren irteera TAKEko senior neskentzat larunbat hontakoa. Aurkari ezezaguna Askatuak taldea, baino gogoak eta konfiantza handia Tolosarrena. Deialditik kanpo Amaia Iraola izan zen kasu honetan.

Norgehiagoka hasiera ederra burutu zuten gure neskek, lehen minutuan Alaitzek bi saskiratze lortzen
zituen, Tolosarrei lehen abantaila emanez. Norgehiagoka osoan ez zuten markagailuan nagusitasuna galduko TAKEkoek. Aipatzekoa lehen laurden honetan taldeak eginiko lana, erasoan azkar mugituz baloia eta saskiratze azkarrak lortuz, eta defentsan denboraldiko minutu onenak burutzen. Detaile oso positiboa ere lehen laurden honetan 7 jokalari desberdinek lortu zutela saskiratzea, lehen partziala 6-20 bukatuz.

Bigarren laurdena ez zuen istorio haundirik izan, eta naiz eta Tolosarrek ez ibili hain fin saskira begira,
defentsako lanari esker abantaila handitzea lortzen zuten. Atsedenaldira markagailua 14-31.

Atsedenalditik bueltan ordea, defentsako intentsitatea puntu bat jaitsi zan, eta gertatzen den bezela, honekin batera aurkariak asmatzen hasi zan, eta puntuak pilatzen lehen zatian ez bezala. Lehen 20
minutuetan 14 puntu lortu bazituzten, bigarren 20 minutuetan doblea, 28. Baino hori ez zan izan berri
txarrena, lesioak baizik. Nerea Ugartemendia eta Maddi, ohikoa den bezala kantxan dena uzten hari zirela mina hartu zuten, Nereak blokeo bat ez, harresi bat topatu zuen kantxan, min handia hartuz lepoan, eta Maddik aurretik arrastaka zekarren min bat okertu zuen. Animo guztiak hemendik eta ea laster kantxan ditugun taldearekin! Hala ere, TAKEtarrak ziren nagusi kantxan, eta inongo momentuan ez zen
garaipena arriskuan jarri. Ezin aipatu gabe utzi azken laurdeneko eztanda hiruko marratik, 5 hiruko
saskiratu zituzten gure neskek (Ainhoa, Lore, Kris eta Marta bi bider) azken 10 minutu hauetan. Ikusgarria!

Azken emaitza 42-63, eta merezitako garaipena poltsikora. Gure neskek beraien marka utzi zuten Paco Yoldiko polikiroldegian. Seguraski denboraldiko partidu hobena izan zen larunbat hontakoa, eta nahiz eta gauza asko egon hobetzeko oraindik, seinale ona da hobetzen jutearena. Beti esaten dugun bezela,
aurrerapausok ematen jarraitzera!

Datorren larunbatean, buelta Usabalera Eskoriatzako taldea aurpegiratzea, ea martxa positiboarekin jarraitzea daukan taldeak!

Aupa ekipo!!! Eta 1, 2, 3... TAKE!!!

menu
menu