Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipena etxean gelditu zen

Junior neskak errendimendua. TAKE Redline Mekanika – Arri BKL.

Igandean Arri BKL Indar taldea genuen aurkari. Partiduan iada ohikoak diren Naroaren, Sararen eta Jasoneren laguntza izan genuen. Gainera, pixkanaka taldera batzen ari diren Leirek eta Saioak ere aulkitik lagundu ziguten!

Partidu hasieratik nabaria izan zen tolosarrak gehiago ginela, lehen laurdenean 17-4ko markagailua. Bigarren laurdenean 18-0eko partziala egin genuen, Naroaren eta Sararen hirukoak barne.

Hirugarren eta laugarren laurdenean, nahiz eta aurkariak saskiratze asko ez egin, tolosarrek erritmoa eta kontzentrazioa pixka bat jaitsi zutela nabaritu zen. Azken emaitza 52-19 Takeko nesken alde.

Indibidualki gaitasunak dituen taldea da hau, baina saskibaloia taldeko jokoa denez, talde bat bezala jokatu behar dugu, entrenamenduetan lantzeko zerbait. Aipatzekoa taldea entrenamenduetan gogor entrenatzen ari dela, etorkizunean gogor lehiatzeko bidezuzena da hori!

Beraz lanean jarraitzera! 1, 2, 3...TAKE!

menu
menu