Hirugarrena jarraian senior neskentzat

Tolosarrak argitasunez irabazi zuten Eskoriatzako taldea 72-26ko markagailuaz.

Eskoriatza Taldea jasotzen zuten larunbat honetan gure senior neskek Usabalen, Debagoienakoak
juniorretaz jositako talde batekin aurkeztu ziran Tolosara, eta TAKEkoek aukera aprobetxatu zuten
sentsazioak hobetzen jarraitzeko.

Larunbatean Amaia Iraola eta Nerea Ugartemendia ziren deialditik kanpo, azken hau zorionez laster
utziko du atzean bere lesioa. Musikak pare bat buelta eman zituen beroketan, gure jokalariek martxan jarri
ziren, eta gogoz kantxaratu ere. Laster ireki baitzuten lehen tartea markagailuan, partiduko 5. minutua eta
partziala 8-2koa etxekoen alde. Norgehiagoka bide berdinetik jarraitu zuen, naiz eta lehen zatia bukatzear
zegoela pare bat saskiratze jaso defentsa biguin batzuen ondorioz, markagailua 26-14 utziz.

Sentsazioak positiboak ziren, eta despiste horiek kenduta, lana ere. Hala ere, 40 minutuen zehar
kontzentrazioa mantentzea helburua du taldeak, beraz bigarren zatirako lan bikoitza, norgehiagoka itxi,
eta intentsitatea inoiz ez jaitsi.

Bi helburu hauek argi eta garbi bete zituzten gure jokalariek, bigarren zatian TAKEko nesken nagusitasuna nabarmena izan zen, defentsako aldaratzea beraiena zen beti, eta oikoa den bezala, ondo baino hobeto egin zuen korri taldeak, baloiak lapurtzen hasi ziren ere, eta horrek puntu errazak ekartzen zituen. Pase marran gogoz estutu ezkero, asko irabazten du talde honek. Partidu amaiera luzea egin zitzaien Eskoriatzako neskei, eta azken minutuetan izugarrizko aldea lortu zuten Tolosarrek, 76-26 azken emaitza. Ez da hainbestekoa bi taldeen arteko diferentzia, eta talde gaztea izanik, ziur gaude etorkizunean Eskoriatzakoek lortuko dituztela aurrerapausoak.

Horrelako markagailuak, aipatzeko detaile ugari utzi zituen. Nerea Elosegiren estreinua saskiratzaile
bezala bere bueltan, Alaitzen 12 puntuak (taldeko topea eta bere tope pertsonala senior jokalari bezala),
Mendinueta ahizpen pikea 11 puntuekin bakoitzak...baino datu guztien gainetik, jokalariek erakutsitako gogoa 40 minutuen zehar. Beti esaten dugun bezala, emaitzak hobeak edo okerragoak etorriko dira, eta aurkari ahul edo indartsuagoak aurpegiratuko ditugu, baino horrelako jarrera izanda, zoriontzea besterik ez da geratzen!

Datorren larunbatean, egundoko erronka gure neskentzat, Atletico San Sebastian taldea bisitatuko dute TAKEtarrak. Donostiarrak aurtengo talde indartsuenetariko bat da, eta ziur Final Four-erako txartel bategatik borrokatuko dutela. Aukera ezin hobea, gure taldearen maila neurtzeko!

Aupa ekipo, astean zehar gogor borrokatuko dugu, eta larunbaten ezustekoa ematera!! 1, 2, 3...
TAKE!!!

menu
menu