Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Harro egoteko partidua

Eskoriatza K.E. - Take Redline Mekanika

Larunbatean Eskoriatzara joan ginen partidua jokatzera, baina ohikoa den bezala, kiroldegia itxita zegoen. Beraz, saskibaloia geroako utziz partxisen jolasten hasi ziren. Batzuk ia joko guztia "etxean" egon ziren, beste batzuk atera ziren baina segituan etxera
bueltatu beharra izan zuten, baita kontatzen ikasi beharra dutenak ere badaude... Joko honetan ere dena eman zuten!

Partxis partida amaitu gabe utzi zen, "irabazleak" Olaia, Irune eta Leire izan ziren, Leirek oraindik ez daki zergatik pasa zen 8tik 28ra...

Saskibaloi partidari buruz, lehen minutuak onak izan ziren, entrenamenduetan landutako hainbat kontzeptu kantxaratu ziren gainera! 3-7ko markagailua tolosarren alde. Baina azken minutuetan Takeko nesken jokoan aldaketa nabaria nabarmendu zen, defentsan hainbat akats, erasoan oso estatiko geuden, ohikoa ez den jokoa ikusi zen. Lehen
laurdena 17-8 amaitu zen.

Bigarren laurdenean berriro ere aldaketa ikusi zen, atzean geratzen ez den taldea ginela erakutsi genuen, jarrera aldatu eta laurdena irabazi genuen, 9-12ko partzialarekin, pixkanaka Eskoriatzakoen puntuetara gerturatuz.

Hirugarren laurdenean, Tolosako neskek zuten irabazteko gogoa gelditu nahiean Eskoriatzakoek zonako defentsa jarri zuten. "Irtenbide errexena" bilatu zuten, baina gure neskak ez ziren atzean gelditu, erasotzen jakin izan zuten! Laurden hau puntu
bakar batez galdu zen.

Azken laurdena ere irabazi genuen, baina partidua irabazteko ez zen nahikoa izan. Azken emaitza 49-45.

Partidu honetan argi ikusten da, berrogei minutuak garrantzitsuak direla, minutu batzuetako akatsek partidua determinatu dezakete eta. Emaitza alde batera utziz, arro egoteko partidua izan zen.

Orain lanean jarraitzera, emaitzak etorriko dira eta!
1, 2, 3...TAKE!!

menu
menu