Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Pixkanaka

Take Belate Txiki taldea pixkanaka aurrerantz doa!!

Azken bi partiduak etxean jokatu dituzte gure gizontxoak eta aurreko asteetan partidu naiz ENTRENAMENDUETAN sumatzen zen kontzentrazio falta desagertzen ari dela dirudi. Horrek partidu naiz entrenamenduetan saskibaloiaz gozatzea ahalbidetu die, entrenamendu serio eta dibertigarriak heldu dira eta asteburuko partiduetan antzeman egiten da.

Lehenik Ganbara txiki taldearen aurkako norgehiagoka iritsi zen eta lehenengo zatiko defentsa serio baten ondorioz bigarren zatian atakeko gauza berriak probatzen hasi ziren garaipenaz gozatuz.

Azken asteburuan ordea, norgehiagoka guztiz ezberdina izan zuten Usabalen, Beasaingo Arri BKL-A-Txiki taldea etorri zen, partidua nahiko urduri hasi genuen denok eta hori dela eta lehen laurdenean 10 puntuko aldea lortu zuten kanpotarrek. Bigarren laurdenean aldiz defentsa apur bat estutuz eta atakeko mozketak baliatuz 7 puntura jartzea lortu zuten. Hiru eta laugarren laurdenetan berdin segi zuten eta nahiz eta bukaeran garaipena lehiatzeko aukerak izan, ezin izan zuten sari potoloa lortu. (Entrenatzaileok erakutsitako jarrerarekin oso gustura geratu arren…)

Beraz lanean jarraitzeko garaia da entrenamendu serioak eginez!!

Urrungo partidua larunbat goizean izango da Legazpin, Aupa mutillak!! 1,2,3 TAKE!!!!

menu
menu