Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Bigarren porrota jarraian

Une txarra hari da pasatzen TAKE Orbela taldea, emaitza kaxkarrak eta joko aldetik ere ez da oso alai ikusten taldea.

Aurkari zaila zuten larunbatean usabalen, donostiko Bosteko taldea, hirugarren sailkatua zen eta bazekiten tolosarrek zeukaten guztia eman beharko zutela.

Gauzak ala ere ez ziren hasi taldeak nahi izan zuen bezala eta hasieratik aurre hartu zuten donostiarrek.
Gaizki hasi baziren bigarren laurdenean bera egin zuen taldearen jokoak eta denboraldiko laurdenik kaxkarrena jokatu zutela esan genezake, hutsegite asko egin zituzten eta aurkariari erraztasun asko eman zizkioten markagailuan abantaila zabaltzeko.
Hirugarren eta laugarren laurdenetan taldea itxura zertxobait hobetu zuen baina ez zen nahikoa izan markagailuan gerturatzeko eta azkenean 12 puntuko aldea zegoen markagailuan.

Burua altxa eta berriz ere garaipenaren bidera itzultzeko aukera ederra izango dute larunbat honetan Aloñamendi taldearen aurka. Ea sentsazio onak berreskuratzen dituzten eta garaipenarekin etxeratzen diren.

menu
menu