Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Tentsioa, lehia eta HIRUKOA!

Azkenean bi puntuengatik garaipena Legazpian geratu zen

Legazpira joan ginen larunbat goizean, beti bezala, egurra emateko prest. Aurkari ezezaguna genuen, baina guk bagenekien gure lanean zentratu behar genuela. Hala erakutsi zuten lehenengo zatian gure mutilek, defentsa sendotzea lortu eta kontra eraso azkarrekin aurretik jartzea lortu genuen eta. Bigarren zatia ere berdin, kontzentratuta, lan ona burutzen, baina akats txikiengatik aurkariak ez genituen atzean uzten markagailuan. Aurretik joan ginen atsedenaldira, eta partidua bide onean zijoan.

Hirugarren zatiaren hasieran iritsi zen aldaketa ordea, izan ere, gure erasoko erabaki prezipitatuek eta beraien tiro asmaketek, atzetik jarri gintuzten markagailuan, hori bai, ez genuen burua makurtu, eta lehiatzeko gogoa erakutsiz ez zuten markagailutik aldentzea lortu. Laugarren zatian ere markagailu parekatua, gure mutilek partiduak leihatzen dakitela erakutsiz, defentsan lan on bat antzeman zen, baina bost bera sartu ginen azken minutuan. Tentsioa nabaria zen, eta defentsa on bat eta gero Eriken hiruko ikusgarri batek bi puntura jarri gintuen, baina denbora falta. Hor bukatu zen partida, ezin izan genuen irabazi.

Emaitzatik haratago, gure mutilek, partiduak leihatzeko eta defentsan estutzeko gai direla erakutsi zuten. Lanean jarraitu behar dugu, aupa ekipo!

menu
menu