Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Aurrera begiratzeko unea

Talde bezala dugun kasta erakutsi behar dugu!

Lehen joan-itzulia amaitzeko bi partida falta dira soilik. Orain arte pare bat ustekabe gertatu diren arren, azken bi jardunaldiak gogor borrokatu behar ditugu!

Azken entrenamenduetan taldeak argi erakutsi du, seriotasuna, ikasteko eta borrokan jarraitzeko gogoa ez dela falta. Ezta taldekideen arteko giro aparta ere.
Oso ondo entrenatzen ari dira Tolosako neskak!

Aste honetan ere ala izan behar du, igandean Ordizia K.E. aurkari baitugu. Talde honen aurka egin ziren akatsak zuzendu, hobetu eta talde bezala dugun kasta erakutsi behar dugu! Oraindik erakusteko geratzen zaigu eta!

Jokalari eta talde bezala beste aurrera pauso bat emateko, geure buruarengan sinistea falta zaigu, entrenatzaileak sinisten duen bezala!

Aipatzekoa, pixkanaka pixkanaka lesionatuta zeuden taldekideak entrenamenduetara batzen ari direla, ea laister partiduetan laguntzen diguten!

Esan bezala, gogor entrenatzera saskibaloiaz disfrutatzeko!
Jarraitu bide honetan neskak, 1, 2, 3...TAKE!!!

menu
menu