Saskibaloiak bat zor digu

Arrasateko talde indartsuaren aurka dena utzi eta gero merezitako saririk gabe bueltatu ziren kadeteak.

Aretxabaletaraino joan ziren Redline Mekanika TAKEko kadeteak aurreko igandean, Mondragon Unibertsitatea zuten aurkari. Denboraldi osoan partidurik galdu gabe zegoen talde bakarra.

Hasieratik partidu zaila izango zela bazekiten, agian horregatik barruan zuten guztiarekin atera ziren eta denboraldiko minutu onenak erakutsi zuten lehen laurdenean, batez ere defentsan, 7-16 amaituz.

Bigarren eta hirugarren laurdenean, Arrasatekoek buelta ematea lortu zuten kanpoko taldearen indarra beherantz joaten zen bitartean. Gainera bi laurden hauetan zortea morebeltza zuen kolore, izan ere 6,75m-ko marra baino dezente atzerago bi hiruko sartu zutelako eta TAKEtarrak kanasta azpian 12 puntu utzi zituztelako, aukera gehiegi hain indartsu den talde baten aurka.

Hala ere, azken laurdenean aukerakin sartu ziren, 6 puntu azpitik zeuden eta 10 minutu falta ziren. Laurdena buruarekin jokatu zuten, eta indarrak huts egiten zuenean bihotzarekin botatzen zuten baloia saskiratzeak lortzeko, hala ere beste partidutan sartzen zena, bertan ez zen sartzen, eta horrekin guztiarekin bi puntura jartzera lortu zuten 7 segundu faltan, baloia beraiek. Agindua, baloia lapurtzea lehen pasean bestela falta. Tolosako entrenadoreak ez zeuzkan hutsarte gehiago. Pasea ez lapurtu eta jaurtiketa librera joan ziren. Arrasateko jokalariak lehena huts egin zuen, eta bigarrena sartu. Fondoko marratik atera eta Manexek hartu zuen baloia hirukoa botatzeko, geratzen zitzaizkion indar guztiekin bota baino ez zuen sartu, garaipena han geratu zen.

Denboraldi hasieran 102 puntu sartu zizkigun talde baten aurka horrela konpetitu izanak merezi izan du, partidua galtzea edo irabaztea gutxienekoa da, garrantzitsuena talde honek izan duen eta izango duen progresioa da.

Benetan Zorionak mutilak!! Hurrengo entrenamendua, hurrengo partidua, hurrengo ekintzara begira!! 1 2 3 TAKE!!!

menu
menu