Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

ONETIK ETA TXARRETIK

TAKE COACH TALDEAK EIBARREN ZAPORE GAZI GOZOA UTZI ZUEN PARTIDUA JOKATU ZUEN

Azken bi partiduetan, sentsazio antzekoak izan ditu taldeak. Joko sendoa eta seriotasuna minutu askotan alde batetik, eta partidua galdu beste aldetik. Joko onak dakartza emaitzak dudarik gabe eta hori lortzetik askoz ere gertuago da gaur egun taldea. Oraindik, ez du irabazten ordea. Horri aurre egiteko, abendu osoa dauka taldeak, izan ere, hurrengo partidua Abenduaren 16an jokatuko dute eta honen ondoren hilabete baino gehiago pasa beharko dute hurrengo partidura arte. Urtarrilaren 27an hasiko dira bigarren fasearekin.
Partidu osoa jokatu zuten gure mutilek azken 5 minutuak iritsi bitarte. Orduan, jokalarien ardurak hartu nahia talde jokoaren kaltetan izan zen eta ez zuten asmatu saskira begira. Aurretik, erreboteko lan bikaina, defentsan laguntza gogorrak eta erasoan berekoikeriarik gabeko jokoa ikusi genituen. Pixkanaka erasoko oinarrizko ideiak barneratuz doaz gure mutilak eta defentsan hobetuta, korri egiteko aukerak askoz ere hobeto aprobetxatzen dituzte.
Aipagarria, Aitor Ezkerrak taldeari eman dion sendotasuna. Alor guztietan eman dio taldeari zerbait. Aldagelatik hasi eta zelairaino. Dena den, zorionak denoi. Minutu banaketa dena delakoa izanda, zelaian taldeari zuen aletxoa eskaintzeko prest azaldu zineten eta hori entrenatzaile batentzat izugarri garrantzitsua da!

menu
menu