Senior neskak ezin liderraren aurka

Donostiarrak beraien maila erakutsi zuten eta norgehiagoka argitasunez irabazi 35-50eko markagailuaz.

Soberan ezagutzen dugu BeraBerako taldea, azken denboraldian jada ligako bigarren postuan bukatu zuten urtea, eta aurten lehen postuan ikusten dute beraien burua. Kalitatezko jokalariak, urte batzuk batea jokatzen entrenatzaile berdinekin, eta pare bat jokalari beteranoak. Konbinazio egokia, eta kantxan nabaria dena.

Hala ere, Tolosarrak beldurrik gabe aurpegiratzen zuten lehia, oraingoz aurkari indartsu guztien aurka norgehiagoka borrokatzeko gai izan baitira. Baino laster erakutsi zuten BeraBerako neskek entxufatuta zeudela larunbat honetan ere, hirukoa lehen jokaldian eta zona defentsan. Saskira bidea ez zuten aurkitzen gure neskek, eta frustrazioa ere agertzen hasi zen laster. Jokoa ez zan txarra, baino baloia ez danen sartzen, zaila izaten da burua goran mantentzea. Hortan ere lana egin beharko dugu.

Lehen 10 minutuetan 4-13ko partziala kanpokoentzat. Bigarren laurdenean ordea aurkitu zuten saskirako bidea etxekoak. Baloia zentzukin mugitu zan, eta Donostiarren presioa gainditzea lortzekoan, aukera onaktopatzen zituzten gure jokalariek. Laurdenaren azken unean Nereak baloi bat lapurtu eta denbora bukatzen zegoela, saskiratzea lortu ere, honek taldearen animoak zertxobait altxa, eta atsedenaldia esperantzaz berrituta TAKEkoak nahiz eta aldea 11 puntukoa izan Donostiarren alde.

Hirugarren laurden hasieran 4-0eko partzial txikia lortu zuten gure neskak, eta bazirudien markagailuan gerturatzea lortuko zutela... Baino hor bukatu zan partidua TAKEkoentzat. Donostiarrak 0-10eko partziala eta norgehiagoka erabakita. Saiatzen jarraitu zuten gure neskak, baino baloi gehiegi galdu ziren, bukaeran pazientzia ere galduz. Bigarren zati honetan, ez genituen ideiak argi ez kantxan ez aulkian, eta joko mailan nabaritu zan, minutu kaxkarrak burutuz. Bukaerako emaitza 35-50 BeraBeran alde, eta merezitako garaipena. Norgehiagokak argi utzi zigun hobetzeko atalak dauzkagula oraindik, eta hortaz ikasi ezkero, aberasgarria oso izango da! Badakigu astean zehar lana eginez zuzentzen direla hauek.

Dena ez ziren notizia txarrak izan ordea. Beste behin erakutsi zuten naiz eta eguna ez izan, ez dala erraza talde honi irabaztea. Eta aipatzekoa da, soilik 35 puntu sartuta, taldeko jokalari guztiak saskiratu izana! Datu benetan zaila. Hau izan zan puntu banaketa: 4-2-2-3-2-4-4-4-1-4-5. Argi erakusten du, talde honen indarra hori dela hain zuzen ere, taldea. Entrenatzaileok gustuko dugun datua, ez puntu kantitateagatik noski (jeje), banaketagatik baizik. Animo neskak, talde joko hori lantzen jarraituko dugu, urrutira eramango gaitula!

Gauen ere erakutsi zuten jokalariek, talde bat osatzen dutela! Amaia Urangari detaile polita eskainiz (Xabik disfrutatuko duena ere), eta afarian giro ezin hobea bizituz. Horrelako gauzak ere taldea laguntzen dute, beraz egunaren balantzea ziur positiboa izango dela! Gehiagotan errepikatuko beharko dira ba...

Entrenamendu bakarreko bi aste aurretik, eta urtea ondo bukatzeko norgehiagoka 15ean. Baino garrantzitsuena, akatsetaz ikasi, astean zehar hobetzeko gogoak erakutsi, eta beti bezala, aurrerapausoak ematen jarraitu. Aupa ekipo, pila bat balio dugu!

menu
menu