Garaipen gazigozoa

Kadete errendimenduko mutilek partidu kaxkarra jokatuz garaipena eskuratu zuten Tolosan errege eguna eta gero.

Ezohikoa den egun batean partidua jokatu behar zuten TAKEko kadeteak. Errege egunaren ondorengoa hain zuzen ere. Aurrean, Donostiako Askatuak Urola taldea, aurretik elkartutako partiduetan arazoak eman ez dituen talde bat.

Tolosako taldeak bajaz josita zegoen, Espainiako txapelketa, sukarra edo operazioengatik. Taldetik zortzi jokalari aurkeztu ziren partidura Ander infantilarekin batera.

Hasieratik Tolosarerk agintzen zuten markagailuan baino inungo berezitasunik egin gabe, eguberriak direla eta defentsan arazoak izan zituzten eta erasoan bestetan baino gutxiago asmatzen zuten, hiruko marratik zein kanasta azpitik. Atsedenaldira 6 puntuko aldearekin iritsi ziren arte.

Norgehiagoko bigarren erdian gidoia berdina izan zen, nahiz eta kanpoko taldeak gehiago asmatu, ez ziren gai izan Tolosarrak menderatzeko.

Aipatzekoa da hamar segunduren faltan 4 gora juteak ez duela esan nahi eskuak jetsi behar direla, kanpoko taldeak 3 hiruko atera zituztelako. Azkenekoa asmatu zuten, baino beste biak asmatu ezkero beste modu batera bukatuko zen partidua.

Oporrak bukatu dira eta gure jokora bueltatu behar gara ahalik eta azkarren, ahaztu polboroiak eta goazen saskibaloia berreskuratzea. Animo mutilak! 1 2 3 TAKE!

menu
menu