Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Azken momentuan erabakitako norgehiagoka

TAKEko senior neskek sufritzen baino Luberrikoei partidua lehiatzea lortu zuten, tamalez garaipena Donostiarrentzat izan zen..

Donosti eguna dela eta, partidu aldaketa onartu eta gero, pasatako igandean gure senior neskak taldea
urte berriari eman zioten hasiera. Aurkari indartsua baino norgehiagoka aurrera ateratzeko gogoak
indartsuagok oraindik. Kasu honetan Alaitz zegoen deialditik kanpo. Aipatu Miren Fernandez izan
genuela berriro gurekin, aulkitik laguntzen kasu honetan, bere abentura Alemaniarrean atsedena hartuz.

Lehen itzulian Luberriko neskak nagusi izan ziren, eta urtean zehar defentsan gehien sufritu zan eguna
izan zen seguraski, helburua beraz akats hauek zuzentzea. Eta lehen minututan ondo bete zuten gure
jokalariek agindua. Zeharkako blokeoetan adi zeuden momentuoro, eta 1X1eko defentsak kalitatezkoak
ziren ere. Baino Donostiarrek kalitatea dute eta bi hirukoekin norgehiagokan sartu ziren. Emaitza lehen
laurdenaren bukaeran 8-10 Luberrikoentzat.

Bigarren laurdenean ordea maila jaitsi zuten TAKEkoek, defentsako aldaratzea ez genuen ixten, eta liga honetan bigarren aukerak eman ezkero, aurkariek hauek gustura asko onartzen dituzte. Gauzak horrela,
atsedenaldira Donostiarren aldeko abantaila 8 puntukoa zen, 14-22.

Erreakzionatzea beharrezkoa zen, eta nahiz eta defentsan sufritzen jarraitu, erasoan taldearen identitatea den erritmoa berreskuratu zuen taldeak, partiduan lenengo aldiz kontraerasoko puntuak lortuz. Minutu hauek onak izan arren, soilik puntu bat murriztu zuten Tolosarrek desabantaila, baino taldeak garaipenean sinisten zuela argi zegoen. Azken laurdenean partiduko defentsa onenak ikusi ziren, eta gutxika markagailuan gerturatzen jun zan taldea. Minutu baten faltan Ainhoak sarturiko hirukoak soilik puntu batera ipintzen zituen Tolosarrak, 43-44 eta 50 segundo jolastear.

Soberan zegoen falta bati esker, Donostiarrek puntu bat gehitzen zuten. 2 bera eta 40 segundo aurretik,
norgehiagoka berdintzeko aukera, edo arretik jartzekoa ere. Martak ondo botatako hirukoa ez zen sartu, eta izugarrizko defentsa bat eta gero, Donostiarrek posesioa amaitzear zegoela ordea bai asmatu zuten hiruko marratik, partidua horrela erabakiz. Bukaerako emaitza 44-48.

Pena bat, beste behin gorako talde baten aurka garaipena borrokatzeko gai izan bai zen taldea, baino
berriro galdu... Askotan detaile batek erabaki dezake garaipena, baino hauetan zentratu beharrean,
norgehiagokak utzi zigun ikasgaietan zentratuko gea, erasoan zein defentsan gauzak hobetzen jarraituko
dugu astean zehar, asteburuetan porrot hauek garaipenetan bihurtzeko. Gertu gaude talde hauen aurka ere garaile ateratzeko!

Agurtu Leyre hemendik, hilabete ta zerbait gehio kanpon eukiko dugula, ea bueltan ere gazta tarta
prestatzen duen ospakizun modura!

Datorren larunbatean 14:00etan Usabalen berriro norgehiagoka gogorra, bigarren postuan sailkatuta
dagoen Ostadar bisitatzen baitu Usabal. Aupa neskak! Garaipenaren bila!

menu
menu