Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Bi partidu batean

TAKE Aralar Kirolak taldeak atsedenaldi arte lan ederra egin zuen, baino bigarren zatian Ostadar-ekoak buelta eman zioten norgehiagokari.

Baja ugari aurkezten zituen TAKEko senior neskak taldeak, Leyre kanpon egonda, Itxaso ezin zuela
etorri jokatzera, eta Marta gaixorik egonda. Aurrean ligako talde indartsuenetariko bat, iada ezagunak
diren Ostadarreko neskak. Aspaldiko partez taldearen ohiko ordutegian jokatu zuen taldeak, beroketa ona
egiteko denbora soberan, ondo grabatutako c.d.-a... taldeak nabaritu zuen guzti hau, lehen unetik
entxufatuta kantxaratuz.

Lehen minutuetan lehia polita ikusi genuen kantxan, bi taldeek akats gutxiekin jokatzen zuten, eta
hasieratik tentsio handiko norgehiagoka izango zela nabaria zen. Inorek ez zuen lortzen abantaila
handirik, eta lehen laurdenaren amaieran markagailua 11-13koa zen Lasarteko nesken alde.

Bigarren laurdenean ordea bai nagusitu zen talde bat, zorionez hau TAKE izan zen. Laurdenaren lehen minutuetan Tolosarren jokoa ikustekoa izan zen, baloia azkar mugituz, boteak zentzukin erabiliz eta baloi gabeko jokalariak atsedena hartu gabe, gainera kanpoko jaurtiketak sartu egin ziren, oraindik itxura hobea ematen. Alaitz, Ainhoa, Amaia eta Loren saskiratzeak, taldearen defentsari gehituta, 13-0ko partziala ekarri zuten TAKEkoen alde. Atsedenaldira markagailua 28-20 etxekoen alde.

Denboraldiaren laurden hobena izan zen dudarik gabe, eta seguraski lehen zati osoa ere. Azpimarratu
aldaratzean eginiko lana, aurreko astean bezala, aurkaria TAKEtarrak baino handiagoak ziren, baino
aurreko astean ez bezala, aldaratzea ondo ixtea lortu zuten gure neskak, zoriontzeko lana. Gogoratu lan
hauek ekartzen dituztela garaipenak! Ezin ahaztu erasoko talde jokoa, indibidualtasun gutxiekin, eta
zentzu askoko erasoak burutuz, geroz eta gauza politagoak ikusten dira zentzu hontan.

Tamalez, bigarren zatian egoera zeharo aldatu zan, Ostadarreko taldeak 2-3 zona ipini zuten bigarren zati
oso hontan, eta gure senior neskek, guztiz trabatu ziren honen aurka. Lenengo zatian ikusitakoa goraipatu dugun bezala, esan beharra dago bigarren 20 minutu hauetan taldeak ez zuela erasoan ia inongo
momentuan saskirako bide egokia aurkitu. Aulkitik ere, entrenatzaileak ez zuten irtenbidea aurkitu arazo
honi, eta Tolosarren interesen kontra, Ostadarrek buelta eman zion markagailuari.

Ez da gezurra ere, beste batzuetan sartuko diren jaurtiketa ugari, larunbaten ez zirela sartu, eta egia da
ere azken minutuan 3 bera joanda, TAKEkoek 4 jaurtiketa libre huts egin zituztela jarraian, baino
azkenean hor daude garaipenak askotan, baloia sartzean edo ez. Bukaerako emaitza 33-38. Hala ere, gure senior neskek ez zuten merezi norgehiagoka hau sentsazio horiekin bukatzea, minutu askoren zehar
eginiko lana ezin hobea izan zen, eta denen jarrera txalotzekoa izan zen 40 minutuen zehar.

Ez da erreza ikustea, goran dauden talde guztien aurkako norgehiagokak gutxigatik eskapatzen
zaizkiguela, baino bide honetatik jarraitu behar dugu lanen, benetan gogor saiatu ezkero, iritxiko bai gara
horta! Animo neskak, egurra ematen jarraitzera!

Asteburu honetan atsedena eukiko du taldeak, aurreratutako partidua dela eta, aste honetako entrenoei gogortasun beste puntu bat emateko aukera ezin hobea! Aupa neskak!!!

menu
menu